Ernst & Young Global Limited (normalean Ernst & Young edo EY soilik) Ingalaterrako eta AEBko multinazional bat da[1], non gaur eguneko sozietatean garrantzi handia duen munduko zerbitzu sareetan, zeren munduko sare profesional handienetako bat da beste hainbat enpresekin, adibidez, Deloitte, KPMG eta PwC enpresekin batera. Forma ezberdinetan aportatzen dituzte merkatuetan, baina, batez ere, aseguruetan (finantza-kaudimena barne), zergen antolakuntzan eta bezeroetan  aholkularitza eskaintzan oinarritzen dira.  2019. urtean, Ernst & Young AEBetako zazpi erakunde pribatu handienetako bat bihurtu zen[2], eta Fortune aldizkariaren “100 Best Company to Work for” zerrendan sailkatu ziotenzken 25 urteetan beste edozein kontabilitate enpresa bainodenbora gehiago egon da Ernst & Young zerrenda horretan.

Ernst & Young
Datuak
Motasare profesionaleko zerbitzua eta erakundea
Jarduera sektoreaprofessional services industry (en) Itzuli, accounting services (en) Itzuli, management consulting industry (en) Itzuli eta accounting activities (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
KidetzaBig Four (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak300.000 (2022)
Agintea
LehendakariaCarmine Di Sibio (en) Itzuli, Mark Weinberger (en) Itzuli eta Jim Turley (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaCarmine Di Sibio (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaprivate company limited by guarantee (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak28.700.000.000 $ (2015)
Historia
Sorrera1989
SorlekuaLondres
webgune ofiziala
Facebook: EY Twitter: EYnews Instagram: ey_global LinkedIn: ernstandyoung Edit the value on Wikidata

Jarduera sektoreak

aldatu

Bere eragiketetan, Ernst & Young-ek bere negozio-eredua eraldatu du, eskaintzen dituen zerbitzuen multzoa zabalduz. Azken hamarkadan zehar, Ernst & Young-ek funtsean aldatu du, bere negozio-ikuspegia zerbitzuen irismen zabalagoa eskaintzeko. Hau, batez ere, zerbitzu profesionalen gaur egungo merkatuan lehia biziari egozten zaio, eta lehia merkatu berri, inbertsio-banku eta aholkularitza estrategikoan dago. Argitaratutako azken datuen arabera, enpresak lau zerbitzu-lerro nagusi ditu[2]:

  • Aseguruak: kontu-auditoretza, Finantza Jardueren aholkularitza-zerbitzuak, Klima Aldaketaren eta Sustapeneko Zerbitzuak eta Prestakuntza- eta Integrazio-zerbitzuak.
  • Kontsulta: hiru azpi-zerbitzu hartzen ditu bere baitan: negozioen aholkularitza, teknologia aholkularitza, etab.
  • Estrategia eta Transakzioak: enpresen kapital-eraldaketaz arduratzen dira.
  • Merkataritza zerbitzuak: negozioen garapena, marketina, arriskuen kudeaketa.

Historia

aldatu

XX. mendearen erdian zenbait merkatal gizonek sortu zen, horietatik zaharrena 1849an sortu zen[3], Ingalaterran, Harding & Pullein izenarekin. Urte horretan bertan, Frederick Whinney izeneko kontulari batekin elkartu zen, eta handik hamarkada batera bazkide bihurtu zen. Bere semea konpainian sartu ondoren, 1894an Whinney, Smith & Whinney izena hartu zuen[4].

1903an, Ernst & Young enpresa sortu zuten Clevelanden, Ohion, Alwin C. Ernstek eta bere anaia Theodore Ernstek. 1906an, Chicagon Arthur Young & Co. enpresa kontalari eskoziar batek antolatu zuen. 1924an hasita, bi konpainia amerikar hauekin egin zuen topo: Young, Broads Paterson & Corekin; eta Ernst, Whinney Smith & Whinney aldizkari enpresarekin. Azken bi hauek Ernst & Whinney elkarte anglikanoa sortu zuten 1979an, eta orduan munduko laugarren kontabilitate enpresarik handiena zen.[5]

 
Varsoviako EYren bulegoak

Hamarkada bat geroago, 1989an, Ernst & Whinney garai hartako munduko bosgarren enpresa handienarekin elkartu zen, Arthur Young & Co. Ernst & Young sortzeko.

Geroko garapena

aldatu

1997ko urrian, Ernst & Youngek bere mundu mailako jarduera KPMG zerbitzu profesionalekin bateratzeko asmoa iragarri zuen, non haien helburu nagusia munduko zerbitzu profesionalen erakunderik handiena sortzea baitzen[6]. Plan hauek 1998ko otsailean bertan behera utzi zituzten, bezeroen oposizioaren hainbat faktoreren ondorioz: gai antitrikularrak, kostu-arazoak, etab.

Enpresaren mundu mailako egitura

aldatu

Gaur egun enpresa hainbat eremutan egituratzen da geografikoki: Europa, India eta Afrika; Amerika; eta Asia-Pazifikoa[7].

2018an, konpainiak bere mugetako batzuk aldatu zituen, nagusiki CIS eskualdea (Sobietar Batasun ohian jarduten zuena) eta CEE eskualdea (Ekialdeko Europa), CESAko blokea sortzeko[8].

Banaketa

aldatu

Ernst & Young  enpresa kide sare bat da, elkarte batean bereizitako entitate juridiko gisa egituratuta dagoena, 312.250 langile dituena mundu osoko 150 herrialdetako 700 bulego baino gehiagotan[9]. Enpresaren egungo partaidetza 1989an sortu zen, bi kontabilitate enpresen fusioaren bidez: Ernst & Whinney eta Arthur Young & Co.

Kontabilitate eskandaluak

aldatu

Enpresa hau, bere historian zehar, hainbat kontabilitate eskandalutan sartuta egon da, hainbat kasu ezberdin daude, baina kasurik garrantzitsuenak hauek dira.

Lehenengo kasua, 2016.urteko irailean gertatu zen eta Estatu Batuetako aseguruen erregulazioko SEK-k 9,3 milioi dolarreko isuna jarri zion Ernst & Young enpresari hainbat porrotengatik. Horretaz gain,  auditore edo kontu-ikuskari batek bezero batekin zuen loturagatik ere isuna jarri zioten Ernst & Young-i, izan ere, beste enpresa publiko bat ikuskatzen ari zen taldeko beste kide batek amodio-kontu bat izan zuen bere kontabilitate arduradunarekin. Bestalde, berriro 2016.urtean eduki zuten eskandalu bat, baina ez zen irailean izan, urrian baizik eta Ernst & Young SECrekin lan egiten hasi zen, ezin izan zutelako finantza-aitorpeneko iruzurra antzeman Weatherfordeko zerga departamentuak egin zuena. Hau da,  Ernst & Young Weatherforden kontu-ikuskari independenteak eduki zituen iruzurraren errua.

Kultura

aldatu

Entrenamendu programa sexista

aldatu

2019ko urrian, HuffPostek argitaratu zuenez, emakumezko langileak ahalduntzeko entrenamendu ikastaro bati buruz, ez zen honela izan[10].  Emakumeei beren itxuran arreta jartzeko eskatzen zitzaien, azal gehiegi ez erakusteko eta hitz gehiegi ez esateko. Parte-hartzaile baten hitzetan “emakumenganako eraso bat izan zen”[10] , “Gauzak modu onean esan behar dituzu... Emazte perfektua izan behar duzu... Norbait oso irribarretsu bihurtu nahi gintuztela sentitzen nuen, inoiz inori aurre egiten ez diona[11]”. 2021ean, Ernst & Young-ek New Jerseyko estatuari 100.000 dolar ordaintzea erabaki zuen, prestakuntza sexistako programa ikertu ondoren[11].

Lan-eskubideen urraketa

aldatu

2021eko apirilean, Ernst & Young-i Bartzelonako bulegoan ikuskapena egin ondoren, mezu elektroniko bat bidali zitzaien nagusiei, lan egin behar zuten lanaldi luzeez kexatzeko; batzuetan, asteko 84 lanordukoak zirenak[12].

Elizabeth Broderick-en ikerketa

aldatu

2023ko uztailean, Australiako sexu-diskriminazioaren komisario ohia zen Elizabeth Broderickek egindako ikerketa bat argitaratu zen, Ernst & Young-ek eskatuta,  2022ko abuztuan, Sydneyko bulegoan kontu-ikuskari batek bere buruaz beste egin ondoren. Australiako eta Zeelanda Berriko bulegoetako 4.500 parte-hartzaile baino gehiagok parte hartu zuten online inkesten, elkarrizketen, idatzizko aurkezpenen eta taldean entzuteko saioen bidez.

Txostenak agerian utzi zuen Ernst & Young-eko langileen % 15ek larderia, sexu-jazarpen edo arrazakeria kasuak jasan dituztela. Txostenak, halaber, lanaldi luzeak zeudela aipatzen zuen: bost langiletik bik, gutxi gorabehera, lanaldi luzeen ondorioz lana uztea pentsatu zuten. Gainera, inkestatuen % 46k lanaldi luzeek bere osasunean eragin negatiboa izan zuela adierazi zuen. Berrikuspenaren arabera, Ernst & Young-eko langileen % 31k 51 ordu baino gehiago lan egiten zituzten astean, eta EYko langileen % 11k 61 ordu baino gehiago lan egiten zituzten astean, ohiko moduan[13].

Kirolak

aldatu

2011ko irailaren 8an, Rio 2016k iragarri zuen Ernst & Young 2016ko Udako Olinpiar Jokoen babesle ofiziala izango zela Brasilen, zerbitzu profesionalen hornitzaile esklusibo gisa Rio 2016ko batzorde antolatzailerako[14].

Ernst &Young, 2012 eta 2014ko The Ryder Cups , britainiar eta irlandar ligaren kide izan zen, eta Cadel Evans 2011ko Frantziako Tourraren irabazlearekin harreman luzea du.

2019ko apirilean, Ernst & Young-ek bi urteko kolaborazio bat iragarri zuen USA Rugbyrekin, non Ernst &Young The Principal Partner izango zen. Elkarlana transformazio digital eta teknologikoetan oinarritzen zen, baita jokoa AEBn berritzen eta haztean ere, eta bereziki aipatzen zuen USA Rugbyren aniztasuna[15].

Erreferentziak

aldatu
  1. Txantiloi:En-UK «Newsroom» www.ey.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. a b (Ingelesez) «EY» Fortune (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  3. (Ingelesez) Wayback Machine. 2023-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  4. Txantiloi:En-GL «Home | Building a better working world | EY – Global» www.ey.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  5. (Ingelesez) Berg, Eric N.; Times, Special To the New York. (1989-05-18). «Reports Say Arthur Young and Ernst May Merge» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  6. «BBC News | Business | Accountancy merger off» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  7. Txantiloi:En-AE «Our locations» www.ey.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  8. (Errumanieraz) Alexe, Anca. (2018-07-11). «Bogdan Ion becomes Chief Operating Officer of EY’s Central and South Eastern Europe and Central Asia Region» Business Review (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  9. (Ingelesez) Rayman, Noah. (2013-11-19). «Vatican Hires International Consulting Firm to Help Reform Finances» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  10. a b (Ingelesez) «Women At Ernst & Young Instructed On How To Dress, Act Nicely Around Men» HuffPost 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  11. a b (Ingelesez) Journal, Ron Zeitlinger | The Jersey. (2021-06-02). «EY reaches deal with state over sexist training video for female employees» nj (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  12. (Gaztelaniaz) Sánchez, Álvaro. (2021-04-27). «Auditores de EY en España denuncian ante sus jefes semanas de trabajo de 84 horas: “Es insostenible”» El País (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  13. (Ingelesez) «Elizabeth Broderick & Co. independent review into workplace culture at EY» www.ey.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  14. (Gaztelaniaz) «Noticias de España» infobae (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  15. (Ingelesez) Lee, Jennifer. (2019-04-04). «USA Rugby Names EY as Official Principal Partner» SportsTravel (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).

Kanpo estekak

aldatu