Pterosauro

Pterosaurio» orritik birbideratua)

Pterosauroa edo Pterosauria Mesozoikoan (Jurasikoan eta Kretazikoan) bizi izan ziren narrasti hegalarien izen bereko ordenako kidea da. Dinosauroak eta krokodiloak bezala, pterosauroak narrasti nagusien (Archosaurioen) sailekoak dira. Lehenengo ornodun hegalariak izan ziren. Triasikoaren amaieran sortu ziren, eta Jurasikoan eta Kretazikoan zehar iraun zuten. Pterosauroek aurreko soinadarrak azal mintzezko hego bihurtuak zituzten, saguzarren erara. Baina pterosauroen hego mintza hatz bakar bati lotzen zitzaion, laugarrenari, eta atzerantz luzatzen zen gorputzaren saihetsetik femurreraino. Beste hiru hatzak finak zituzten eta gauzak harrapatzeko egokituak. Batzuek bigarren mintz bat ere izaten zuten, lepoa hegoarekin lotzen zuena. Atzeko hankak luzeak ziren, baina ahulak; indar gutxi zuten jauzi egiteko. Burezurra arina zuten, baina gogorra, eta mokoa estua eta luzea. Ikusmena zuten zentzurik garatuena. Aztarna gehienak itsasoan aurkitu dira. Bi dira pterosauroen azpisail nagusiak: Rhamphorhynchusak eta Pteranodonak. Lehenengo sailekoak dira antzinakoenak, izan ere, Jurasikoaren amaierarako desagertu ziren. Pterodaktiloideoek, ordea, Kretazikoan zehar iraun zuten. Guztiek egitura bera zuten, baina Pterodactylus-ak isatsa motzagoa zuten, lepoa luzeagoa eta burezurra luzeagoa. Mesozoikoaren amaieran desagertu ziren pterosauro guztiak eta hegaztiek hartu zuten haien lekua izadian.

Pterosauro
Triasiko BerantiarKretazeo Berantiar, 210 Ma-65,5 Ma

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaReptilia
Ordena Pterosauria
Kaup, 1834
Azpibanaketa

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.