Psikosa

konposatu kimiko

Psikosa formula duen monosakaridoa da, zetona taldea (C=O) bigarren karbonoan duena. Sei karbono dituenez hexosa bat da.

Psikosa
Psicose.png
Formula kimikoa C₆H₁₂O₆
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
C([C@H]([C@H]([C@H](C(=O)CO)O)O)O)O
InChl 3D eredua
Osatuta oxigeno, karbono eta hidrogeno
Masa molekularra 180,063 u
Identifikatzaileak
InChlKey BJHIKXHVCXFQLS-PUFIMZNGSA-N
CAS zenbakia 551-68-8
ChemSpider 81254
PubChem 90008
Gmelin 27605
EC zenbakia 208-999-7
ECHA 100.008.182
UNII QCC18LNG3E
KEGG C06468

EzaugarriakAldatu

Naturan ez da batere arrunta psikosa aurkitzea, eta agertzen denean oso kopuru txikitan izaten da. D-psikosa enantiomeroa bakarrik existitzen da.

ErabilerakAldatu

Kaloria gutxi ematen dituen azukrea izanik sakarosaren ordezko izateko bidean da. Psikosaren gozotasuna sakarosaren %70aren ingurukoa da[1]. Hipergluzemia, diabetesa eta obesitatea bezalako gaixotasunei aurre egiteko kaloria baxuko elikagaietan sartua izan da, hala nola, edariak, jogurta, izozkiak, opilak... Europar Batasunean oraindik ez da onartua izan hala ere.

Psikofuranina izeneko antibiotikotik isolatua izan zen eta honek ematen dio izena.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Chung, Min-Yu; Oh, Deok-Kun; Lee, Ki Won. (2012-01-19). «Hypoglycemic Health Benefits of d-Psicose» Journal of Agricultural and Food Chemistry (4): 863–869 doi:10.1021/jf204050w ISSN 0021-8561 . Noiz kontsultatua: 2018-11-03.


Kanpo estekakAldatu