Pseudomonas fluorescens

Pseudomonas fluorescens bakterio gram-negatibo ohiko bat da[1]. Pseudomonas generoaren barruan sailkatzen da.

Pseudomonas fluorescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaPseudomonadales
FamiliaPseudomonadaceae
GeneroaPseudomonas
Espeziea Pseudomonas fluorescens
[[|]]
Datu orokorrak
OstalariaTomate
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Ezaugarriak aldatu

P. fluorescensek flagelo anitz ditu. Metabolismo oso aldakorra du, eta lurzoruan zein uretan aurki daiteke. Bizimodu derrigortutako aerobikoa dauka, baina kultibo batzuk erakutsi dute nitratoa erabil dezaketela oxigenoaren ordez arnasketa zelularrean elektroi hartzaile gisa.

25-30 °C artean erakusten dute hazkuntzarik onena. Oxidasaren proban positiboa ematen dute. Bakterio ez-sakarolitiko bat da.

Beroarekiko egonkorrak dira lipasa eta proteasak ekoizten dituzte[2]. Enzima hauek esnea gaizki jartzearen arduradunak dira, mikaztasuna sortuz, kaseina apurtuz eta mukia sortuz proteinen koagulazioa dela eta[3].

Erabilerak aldatu

P. fluorescens kultiboak erabili dira mupirozina antibiotikoa sortzeko, larrua, belarria eta begiaren gaixotasunak tratatzeko erabilia[4]. Mupirozinaren gatz eta esterrak krema, spray eta bestelako bideetan erabiltzen dira Staphylococcus aureusen infekzioak sendatzeko.

Hemolisian eragiten du eta, beraz, odol transfusioak infektatzen dituela dakigu[5].

Jogurta egiteko ere erabiltzen da[6].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Full text of "Bergey's manual of determinative bacteriology". (Noiz kontsultatua: 2017-03-27).
  2. (Ingelesez) Food Microbiology. American Society of Microbiology 2013-01-01  doi:10.1128/9781555818463. ISBN 9781555818463. (Noiz kontsultatua: 2017-03-27).
  3. (Ingelesez) Taxonomy, Role, and Significance of Microorganisms in Foods. Springer US 2005-01-01, 13–37 or.  doi:10.1007/0-387-23413-6_2. ISBN 9780387231808. (Noiz kontsultatua: 2017-03-27).
  4. (Ingelesez) «Bactroban cream and ointment (mupirocin)» Netdoctor 2016-01-15 (Noiz kontsultatua: 2017-03-27).
  5. (Ingelesez) Gibb, A. P.; Martin, K. M.; Davidson, G. A.; Walker, B.; Murphy, W. G.. (1995-08-01). «Rate of growth of Pseudomonas fluorescens in donated blood.» Journal of Clinical Pathology 48 (8): 717–718.  doi:10.1136/jcp.48.8.717. ISSN 0021-9746. PMID 7560196. (Noiz kontsultatua: 2017-03-27).
  6. Pseudomonas fluorescens. (Noiz kontsultatua: 2017-03-27).

Kanpo estekak aldatu