Pseudoinonotus dryadeus
Pseudoinonotus dryadeus Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Pseudoinonotus dryadeus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Pseudoinonotus |
Espeziea | Pseudoinonotus dryadeus |
Sinonimoak: Inonotus dryadeus, Polyporus dryadeus, Phellinus dryadeus.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: Maskor itxurakoa, 10 eta 30 cm bitarteko luzerakoa eta 5 eta 15 cm bitarteko proiekzioarekin eta 10 cm arteko lodierarekin. Goiko azala feltro itxurakoa da, konkorduna; horixka gaztetan, zahartzean grisaxka bihurtzen da. Kolore hori biziko ertz lodia du. Gainazal horrek anbar itxurako likido bat jariatzen du, tanta lodiak eratuz, eta espezieari itxura bereizgarria ematen diote, lehortzean orban beltzaxka batzuk uzten ditu.
Tutuak: Geruza bakarra du, 1,5 cm luze ingurukoak.
Poroak: Borobilak, 0,2 eta 0,4 mm bitarteko diametrokoak, arre kolorekoak, alea gaztea denean, zilar koloreko erreflexuekin.
Hanka: Ez du.
Haragia: Harroa, eta lodia hasieran, amaieran suberosoa. Arre-herdoil kolorekoa.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro , urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Dryadeus epitetoa ere grekotik dator, artea, esan nahi duen "drys" hitzetik. Bere habitatagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria, larrukara da.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuInonotus hispidus delakoarekin nahas daiteke, honek kapela marroia du ile hirtsutuz estalia. Baita Hydnellum ferrugineum espeziearekin ere, honek gorri-odol koloreko tantak jariatzen ditu eta pinuen azpian bizi da..
Oharra: Bere tanta bereizgarriak direla eta, ez da erraza espezie hau nahastea.
Sasoia eta lekua
aldatuUztailetik urrira, hariz enborren gainean, lurretik hurbil, baita arteen, erkametzen eta batzuetan gaztainondoen enborretan ere, beste Polyporus batzuk ez bezala, enbor berean bi urtetik behin agertzen da, ale bakoitzak denboraldi bat irauten du.[4]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Txina, Australia, Hegoafrika.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 616 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 493 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.