Lizar-ardagai iletsua (Inonotus hispidus) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gogorregia eta larrukara sukaldean erabiltzeko. Usteldura zuria sortzen du. Printzipio psikoaktiboak ditu. Sendagarri bezala erabili izan da, minbizien eta urdaileko ultzeren aurka. Tindagai marroiak lortzeko ere bai.

Lizar-ardagai iletsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaInonotus
Espeziea Inonotus hispidus
P.Karst., 1879

Deskribapena aldatu

Kapela: 10 eta 30 cm artekoa, lodia, ile hirtsutuz josita, dimidiatua, hasieran hori-herdoil kolorekoa, gero arrea, azkenik, ia kolore beltza hartzen du.

Tutuak: Luzangak eta marroiak.

Poroak: Biribilak, txikiak; perretxikoa gaztea denean, hori-lehoi kolorekoak, gero arre-marroiak bihurtzen dira.

Haragia: Gaztea denean, haragi horixka du, harroa eta urez betea, zahartzean lehortu egiten da, hauskor bihurtzen da eta arre-herdoil kolore bat hartzen du.[2]

Etimologia: Hispidus epitetoa latinetik dator, ilelatz, ilezurrun, esan nahi duen "hispidus" hitzetik. Kapelaren goiko azalaren ile nabarmenengatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria, gogorra eta larrukara delako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Inonotus tamaricis eta makaletan hazten den Inonotus rheades delakoekin nahas daiteke. Kapelaren ile tenteak ikusten badira, ez da erraza beste Polyporus batzuekin nahastea.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan, baina udan ateratzen da batez ere, hainbat hostogalkorren enborretan: sagarrondoetan, intxaurrondoetan, zumarretan, lizarrondoetan, pagondoetan, etab.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Kazakhstan, Kaukasia.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 615 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 494 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 545 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu