Pripiat (ukraineraz: Прип’ять, ˈprɪpjɑtʲ ahoskatua; bielorrusieraz: Прыпяць, Prypiać, ˈprɨpʲatsʲ ahoskatua; polonieraz: Prypeć, ˈprɨpɛtɕ ahoskatua; errusieraz: Припять, ˈprʲipʲɪtʲ) Ukrainako iparraldeko hiri bat da, Kiev-eko oblastekoa, Kiev hiritik 100 km ingurura. Bielorrusiako mugaren ondoan dago. Pripiat ibaiak hiria zeharkatzen du.

Pripiat
Прип’ять
hiri desagertua
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
Oblast-aKiev
Izen ofizialaПрип'ять
Jatorrizko izenaПрип’ять
Posta kodea255614
Geografia
Koordenatuak51°24′23″N 30°03′27″E / 51.4065°N 30.05747°E / 51.4065; 30.05747
Map
Azalera6,587 km²
Altuera127 m
Demografia
Biztanleria0 (2019)
−47.500 (1985)
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1970
Telefono aurrizkia4499
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
MatrikulaAI eta КI / 10
http://pripyat.com

1986. urteko apirilaren 26an Txernobylgo hondamendia gertatu zenean, hiriak erradiazioaren ondorio latzak jasan zituen eta hustu egin behar izan zuten. Istriputik hiru egunera hustu zuten hiri guztia, egun bitan: biztanleek beste norabait joan behar izan zuten inguruko hirietara, eta animalia guztiak hil egin zituzten. Beraz, gaur egun ia erabat hutsik dagoen hiria da.

Izan ere, 1986ko maiatzaren 2an 30 km-ko eremuan inor ez geratzeko agindu zuenetik eta harresia eraiki zutenetik, hirira eta ingurura sartzea debekatuta dago, ez bada baimen eta helburu bereziren batekin.

Historia aldatu

Pripiat hiria 1970. urteko otsailaren 4an sortu zuten Txernobylgo Zentral Nuklearreko langileek eta euren familiek bizilekutzat izan zezaten. Hiria gune estrategikoan zegoen, klima egokia zen (nahikoa epela), lurra ere oso emankorra zen, eta garraioz oso ondo lotuta zegoenez, hiriak garapen handia izan zuen, eta hamasei urtean 40.000 biztanle izatera iritsi zen.

Gainera, hiriaren diseinu modernoak edertasuna ematen zion: hiriko sarrera, Energetik Kultura Gunea, Administrazioaren eraikina, Pripiat Kafea eta hiriaren erdigunea ikusgarrienetarikoak ziren. Gainera, hirian edonor sar zitekeen.

Hiriko biztanle gehienak gazteak zirenez (batezbeste, 30 urtekoak), hazkunde oso handia aurreikusita zeukaten Pripiaterako. Nagusientzako zerbitzuez gain (kultura zentroa, liburutegia, zinema, hotela, arte-eskola, medikuntzako zentroak, eskolak, jantokiak, kafetegiak, dendak eta abar), umeentzako ere prestatzen zeuden: haurtzaindegiak, haur-eskolak, kiroldegiak, parkeak eta abar. Agintariek, Pripiat Ukrainako hiririk ederrena eta erosoena egitea zuten helburu, horretara bideratutako hainbat proiektu abiatuz: Etorkizuneko hiria zela zioten.

Hondamendiaren ostean, beraz, hiria bertan behera utzita geratu da, zegoen zegoenetan: Sobietar Batasuneko eta Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren ikurrak daude, besteak beste.

Kanpo estekak aldatu