Portugal dos Pequenitos

Portugal dos Pequenitosen ikuspegi bat, Coimbran, Portugal.

Portugal dos Pequenitos Bissaya Barreto irakaslearen lan bat da, Cassiano Branco arkitektoak proiektatua eta Coimbran eraikia 1940an. Haurrentzako parke tematikorik bisitatuena da Portugalen.

Portugal dos Pequenitos, Largo do Rossion, Santa Claran kokatua dago. Parkeak, monumentuak eta Portugaleko historia eta arkitekturari buruzko beste elementu batzuk ditu, hiru gunetan banatuak:

Eraikuntzaren lehen zatia, 1938 eta 1940 artean egina, portugaldar etxe eskualdetar multzo batez osatua dago. Trás-os-Montes Garaia eta Miñoko orubeak, eskualde bakoitzeko etxe tipikoak baratza, lorategi, kapera eta beste arkitektura elementuak eskala txikian irudikatuak. Nukleo honetakoa da, baita ere, Coimbrako multzoa, hiriko monumenturik garrantzitsuenak irudikatuta dauden gunea.

Bigarren faseak, "gune monumentala" hartzen du, monumentu nazionalen gune ilustratiboa herrialdeko iparraldetik hegoaldera. Valentim de Azevedok, Tomar herrian eginiko Kristoren Ordenaren komentuaren leihoaren kopia nabarmentzen da.

1950eko hamarkadaren amaieran amaitua, hirugarren faseak, hizkuntza ofizial bezala portugesa duten herrialde afrikarren, Brasilen, Timorren, Macauren eta Indiaren irudikapen etnografiko eta monumentala hartzen du, toki hauetako landaretza propioak inguratuta. Fase honek, Madeira eta Azoreak eskualde autonomoetako monumentuak ere hartzen ditu.

Kanpo estekakAldatu