Ponpeioren Antzokia (latinez: Theatrum Pompeium), Erroma hiriko antzinako eraikin publiko bat izan zen. Erromatar Errepublikaren garaian, K.a. 55 inguruan eraikia, V. mendera arte erabili zuten.

Ponpeioren Antzokia
Regio IX Circus Flaminius
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′43″N 12°28′25″E / 41.8953°N 12.4736°E / 41.8953; 12.4736
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 55
Inaugurazioa56
KomisarioaPonpeio
Erabileraantzerkia

Testuinguru historikoa

aldatu

Grakoen hilketa gogorrak K.a. I. mendeari eman zion hasiera, Erromako ikaragarriena izan zena. Mende honetan Erromak Gerra Zibil asko jasan zituen, gerra horien kausa Erromak zuen botere guztia izanez.

Errepublikar instituzioak hiria 500 urtez gobernatzeko balio izan zutenak eta Mediterraneoko konkistara eraman zutenak, gutxi ziren hainbeste jabetzarako. Erromatarrek lege batzuk egin zituzten bakar batek botere guztia ez izateko, baina hala ere, erromatar jeneral batzuk botere gehiegi lortu zuten. Jeneral hauek beraien artean egin zuten borroka botere guztia eskuratzeko. Lehenengo Mario eta Sila eta gero, Julio Zesar eta Ponpeio izan ziren Mediterraneoa gerran sartu zutenak.

K.a. 63. urtean Gneo Ponpeio Magnok Jerusalen menpean hartu zuen, eta Judeako lurrak Erromara anexionatu zituen, Seleukotar Inperioarekin bukatuz.

Jatorria

aldatu

Gneo Ponpeio Magnok bere bigarren kontsulatuan ospea lortzeko antzoki hau ordaindu zuen. Eraikuntza K.a. 61. urtean hasi zen eta K.a. 55.urtean bukatu zuten. Erromatarrek egindako antzokirik handiena izan zen garai horretan. Ponpeio izena kontserbatu izan zuen, 600 urteko bere historia aktiboan. Antzokia Erromako monumentu garratsitzuena izan zen. Eraikuntza honek erromatar antzoki guztiak baino “kripta” handiagoa dauka. Leku hau, eszenarioaren atzean eta esparru baten barruan dago, eta aktibitate askotarako erabiltzen zen, paseatzeko adibidez.

Ataria artista eta aktore garrantzitsu batzuen estatuak zituen. Estrukturaren punturik altuena Venus Victrixen Tenplua zen, Ponpeioren jainkotasun pertsonala zelako. Ponpeiok ez zuen nahi eraikuntza bitxiegia izatea, ez zuelako nahi jendea autopromozio bat bezala ikustea. Gelditzen diren hondar eskasak lurrazpian daude Via di Grotta Pinta kalean. Antzokiaren bobedak kale horretako jatetxeko logelak dira gaur egun. Antzokiaren oinarria eta lehengo mailako partea oraindik mantentzen dira, baina ez daude bistan. Urteen pasuarekin eraikin modernoagoak egin dira bertan, antzokia beste eraikin batzuekin integratuta geldituz. Antzokiak izan zuen historia luzean berriztapen asko jasan izan zituen, batez ere suteengatik. Antzokia Teodorico Handiaren erregealdian oraindik erabiltzen zen, K.o. V. mendean. Azkenengo berrikuntzak 507-511 urteetan egin ziren. Erromano-gotiko gudu suntsitzaileen ondoren (535-554 urteetan), ez zegoen teatro handi baten beharrik, Erromako biztanleria asko txikiagotu zelako. Antzokia estaltzeko marmola beste eraikuntza batzuk mantentzeko erabili zen. Tiber ibaitik gertu zegoenez uholde asko ere jasan zituen. Hala ere, eraikuntzaren hormigoizko nukleoa IX. mendean zutik mantentzen zen. XI. Mendean hondakinak bi eliza eta etxeeak bihurtu ziren. Hala eta guztiz ere, teatro zaharraren oinaren planoa antzemangarria zen. 1150 urte inguruan Orsini familiak antzokiaren gainean zeuden eraikin guztietako lurrak erosi zituen eta gotorleku batean transformatu zituen. Geroago, Erdi Aroan Fiori plaza eraiki zen eta gelditzen ziren hondarrak beste eraikuntza batzuk harriz hornitzeko erabili ziren.

Deskribapena

aldatu

Erromako lehen eraikin iraunkorretako bat izan zen, eta haitzurdinez eraikitako hiriko lehen eraikina, honen ondorioz, haitzurdinezko eraikin izenez ere ezagutu zelarik (latinez: theatrum marmoleum). Ez zen antzoki bat soilik, baizik eta bazuela artista eta aktore handien estatuekin apaindutako lorategi bat, baita biltzar publikoetarako erabiltzen zen gune bat ere. Antzokia, Venus Garailea (latinez: Venus victrix) jainkosari eskainitako tenplu batekin koroatzen zen, Ponpeioren jainkosa pertsonala zena. Tenpluaren berezitasun hau, espezialistaren batzuk, eraikina soilik harranditze pertsonal bat bezala jotzea eragozteko estrategia bat bezala interpretatu dute.

Antzokiaren neurriak erraldoiak ziren. Kabeak 150 metroko diametroa zuen, eta, bere erdian, goialdean zegoen tenplura igotzen zen exedra formako eskailera maila erdizirkular bat zegoen. 90 metroko eskena fronte handiaren atzean, lorategia inguratzen zuen granitozko zutabeek osatutako peristilo handi bat zegoen, eta, lorategiaren amaieran, Curia Pompeii deritzona zegoen, Erromako Senatua batzuetan bildu zen tokia, eta, tradizioaren arabera, K.a. 44ko martxoak 15ean Julio Zesar hil zuten tokia izan zena.

Antzoki honen arkitekturak, greziarretan oinarritua dagoen arren, funtsezko ezberdintasunak adierazten zituen, eta erromatar antzokien eredua adieraziko zuen, erromatar inperio osoan zehar eraikiriko antzoki eta anfiteatroetan barra-barra errepikatuko zen egitura tipologia ezarriz. Greziar antzokiak ez bezala, hauen kabea eraikitzeko mendien edo magalen goitiera naturalak probestuz eraikitzen zirenak, Erroman, egitura hau, kale mailatik, harmailadiaren zati ezberdinetara iristea ahalbidetzen zuten korridore gangatuz eratutako egitura batean eusten zen. Antzokiaren sofistikazio honek, ez zuen suposatu erromatarrek malda naturalak ez probestea euren antzokiak eraikitzeko, baina toki lauetan eraikitzea ahalbidetu zieten. Eraikina, azkenik, greziar antzokietakoa baino askoz ikusgarriagoa zen eskena fronte batez ixten zen, antzokiaren akustika hobetzen zuena, eta, gainera, bertarako sarrera kontrolatzea ahalbidetzen zuena.

Arkeologia

aldatu

Tokia, Benito Mussoliniren aginduz industua izan zen 1920 eta 1930eko hamarkadetan. Antzokiari erantsitako arkupearen ekialdeko zatiaren hondakinak eta antzoki honekin ohi lotu izan diren lau tenpluetako hiru, Largo di Torre Argentinan ikus daitezke. Tenplu hauetako laugarrena, baina, neurri handi batean, hiriaren egungo planoaren azpian dago. Tenplu honen hondakin urriak, Via di Grotta Pintaren lurrazpian daude, eta gangaren batzuk, kale honetako bertako sotoren eta jatetxeetan ere ikus daitezke.

Antzokia, V. mendera arte erabili zen, baina Erdi Aroan existitzen jarraitu zuen, harrobi bezala izan bazen ere.

Kanpo estekak

aldatu