Propeno

Hidrokarburo gaseoso eta kolorgea, petroliotik ateratzen dena eta polipropilenoa egiteko erabiltzen dena (CH3CH=CH2)

Propenoa edo propileno gas-hidrokarburo asegabea da (formula kimikoa: CH2=CH-CH3). Hidrokarburo etileniko edo alkenoen sailkapenean bigarren tokia du (etilenoa da lehena); edo hirugarrena, metilenoa aintzat hartuz gero. Argitze-gasean, eta karbono ugari duten gai organikoen destilazio lehorreko gaietan agertzen da.

Propeno
Propene-2D-flat.png
Formula kimikoa C₃H₆
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta karbono, hidrogeno eta oxigeno
Mota alkeno
Masa molekularra 42,04695 u
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
4
1
1
Identifikatzaileak
InChlKey QQONPFPTGQHPMA-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 115-07-1
ChemSpider 7954
PubChem 8252
Reaxys 1696878
Gmelin 16052
ChEBI 852
ChEMBL CHEMBL117213
NBE zenbakia 1077
RTECS zenbakia UC6740000
ZVG 10100
DSSTox zenbakia UC6740000
EC zenbakia 204-062-1
ECHA 100.003.693
RxNorm 1314239
UNII AUG1H506LY
KEGG C11505
ASHRAE 1270

Hidrokarburo etileniko hau kolorerik gabeko gasa da, alkoholetan eta eterrean urtzen da, eta uretan ere bai zertxobait. Irakite-puntua -47,7 °C du. Petroliotik ateratzen da, cracking bidez, edota propanotik, deshidrogenazio bidez. Arriskutsua da, oso sukoia baita. Gainera, gas itogarria da. Propilenoa petrokimikako lehengai garrantzitsuenetakoa da; propilenoaren deribatuak dira isopropanola (azetona lortzeko erabiltzen da) eta propileno oxidoa (glizerina lortzeko erabiltzen da). Polipropilenoa lortzeko ere erabiltzen da; polimerizazio katalitiko bidez lortutako polipropilenoak dira, hain zuzen ere, detergente eta plastikoen industriaren oinarria. Akrilonitriloak, gasolina polimerikoak, azido akrilikoak eta zenbait erretxina binilikok ere propilenoa erabiltzen dute lehengai gisa. Propilenoaren konposatu ugari ezagutzen dira: propileno karbonatoa, propileno kloruroa, propilenoaren klorhidrina eta abar.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.