Poliamida
−R−CONH−R'− funtzio-taldea duten polimeroen izen generikoa. Oso material erabiliak dira eta zuntzak (nylona), hodiak eta filmak egiteko erabiltzen dira batez ere
Poliamida molekularen katean zehar amida loturak dituen pisu handiko polimeroa da. Diamina bat edo aminoazido bat diazido batekin polikondentsatzean eratzen da. Poliamida mota asko dira, naturalak edo sintesi bidez lortuak. Lehenengoen artean garrantzitsuak dira esnetan dagoen kaseina, soiaren hazia, kakahuetearen proteinak, artoaren zeina; hauetatik plastikoak, zuntzak, eransgarriak eta abar lor daitezke, baina ez dira lehen hainbat erabiltzen. Sintesi bidez lortutako poliamida garrantzitsuenak urea-formaldehido erretxinak eta nylon motak dira. Lehenengoak plastiko zuri eta koloredunak ekoizteko erabiltzen dira eta bigarrenak zuntzak egiteko.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-10-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |