Pneumonia bakterianoa[1] bakterioek eragindako biriketako infekzioa da. Streptococcus pneumoniae (CIE-10: J13), sarritan eztarria kolonizatzen duen organismo gram-positiboa, jaioberrietan izan ezik adin talde guztietan pneumonia mota hau gehien eragiten duen bakterioa da.[2] Bakterio gram-positiboek eragindako pneumoniaren beste eragile garrantzitsua Staphylococcus aureus (CIE-10: J15.2) da.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Pneumonia bakteriano
Deskribapena
Motapneumonia, gaixotasun bakterianoa
eritasuna
Espezialitateapneumologia
Arrazoia(k)bakterio
Sintoma(k)pneumonia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakzeftriaxona, cefepime (en) Itzuli, moxifloxazino, cefaclor (en) Itzuli, cefamandole (en) Itzuli, cefditoren (en) Itzuli, cefoperazone (en) Itzuli, Azitromizina, cefixime (en) Itzuli, zefuroxima, cefdinir (en) Itzuli, kloxazilina, zefalexina, zefotaxima, ceftizoxime (en) Itzuli, dirithromycin (en) Itzuli, Dikloxazilina, cefazolin (en) Itzuli, gatifloxacin (en) Itzuli, lebofloxazino, doxiziklina, linezolid (en) Itzuli, trovafloxacin (en) Itzuli, Zeftazidima, cefpodoxime proxetil (en) Itzuli, metizilina, levofloxacin hemihydrate (en) Itzuli, tigecycline (en) Itzuli eta telavancin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ15.9
GNS-9-MK482.9 eta 482.89
MeSHD018410
Disease Ontology IDDOID:874

Bakterio gram-negatiboek eragindako pneumonia bakterianoak ezohikoagoak dira, baina eragile nagusienak Haemophilus influenzae (CIE-10: J15.2), Klebsiella pneumoniae (CIE-10: J15.0), Escherichia coli (CIE-10: J15.5), Pseudomonas aeruginosa (CIE-10: J15.1) eta Moraxella catarrhalis dira. Bakterio horiek maiz traktu gastrointestinalean bizi dira eta biriketara sartzen dira eduki gastrikoa — gorakoen kasuan bezala — arnasten denean.

Coxiella burnetti, Chlamydophila pneumoniae (CIE-10: J16.0), Mycoplasma pneumoniae (CIE-10: J15.7), y Legionella pneumophila bakterioak arraroagoak dira. Beraz, organismo horiek eragindako pneumonia batek pneumonia atipiko izena hartzen du, eta nerabe eta heldu gazteen artean ikusten da eskuarki, ez da hain larria izaten, eta haien tratamendu-bidea eta pneumonia bakteriano tradizionalena desberdinak dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. (Gaztelaniaz) MedlinePlus. (2008ko apirila). Neumonía. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.