Anamnesi
Anamnesia, batzuetan historia klinikoa ere deitua, medikuak pazienteari edo honen inguruko norbaiti egindako elkarrizketa da. Honen bidez, sintomak antzematen saiatuko da, gaixotasunaren zantzuen bila.
Istorio klinikoaren atalak hauexek dira:
- Kontsultaren zioa: kontsultatzeko arrazoi nagusiak.
- Aurrekari familiarrak: senideek edukitako gaixotasun aipagarriak.
- Aurrekari pertsonalak: pazienteak izandako gaixotasun mediko eta kirurgikoak eta hartutako tratamenduak.
- Oraingo gaixotasuna: oraingo prozesuaren deskribapen ahalik eta zehatzena.
Miaketa fisikoarekin batera, anamnesia da medikuak diagnostikoa bilatzeko egin behar duen lehendabiziko urratsa.