Plesiadapiformes
Plesiadapiformes Euarchontoglires superordenako ugaztun plazentarioen ordena iraungi bat dira. Talde honetako lehenengo kideak Behe Paleozenoan agertu ziren eta Behe Eozenoan desagertu ziren.
Plesiadapiformes | |
---|---|
Kretazeo-Eozeno | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Subordena | Plesiadapiformes [[|]] |
Azpibanaketa | |
Berriki proposatu da plesiadaptiformeek primate guztien (gizakia barne) arbaso zuzenak zirela, eta horrek taxon parafiletiko bihurtuko lituzke. Sailkapen kladistiko batzuek primateak plesiadapiformeen barruan sartu dituzte[1]. Hainbat sailkapenek nahiago dute "Primates" terminoa gorde, baina plesiadapiformeen multzoak barne hartuta, primate tradizionalei "Euprimates" esaten zaie testuinguru horretan.
Purgatorius duela 66 milioi urte (ia Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko mugan) Estatu Batuetako ipar-ekialdean bizi izan zen arratoi baten tamainako animalia izan zen[2]. Plesiadapiformeen arbaso gisa deskribatu da.
Taxonomia
aldatuPlesiadapiformeen proposamen taxonomiko bat honakoa da:
Euarchontoglires |
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2020an argitaratutako lan batean primateak eta Dermoptera batu ziren Purgatoriidaeen ahizpak izateko, honako zuhaitza sortuz[3]:
{{Clade|
Euarchontoglires |
| ||||||||||||||||||||||||||||||
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Silcox, Mary T.; Bloch, Jonathan I.; Boyer, Doug M.; Chester, Stephen G. B.; López‐Torres, Sergi. (2017-04). «The evolutionary radiation of plesiadapiforms» Evolutionary Anthropology: Issues, News, and Reviews 26 (2): 74–94. doi: . ISSN 1060-1538. (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
- ↑ «PBDB» paleobiodb.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
- ↑ Seiffert, Erik R.; Tejedor, Marcelo F.; Fleagle, John G.; Novo, Nelson M.; Cornejo, Fanny M.; Bond, Mariano; de Vries, Dorien; Campbell, Kenneth E.. (2020-04-01). «A parapithecid stem anthropoid of African origin in the Paleogene of South America» Science 368: 194–197. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).