Euarchonta ugaztun granorden bat da, lau ordenaz osatua: Dermoptera, Scandentia, Plesiadapiformes (desagertuak) eta Primates. Izena grezieratik dator eta benetako arbasoak esan nahi du. Lehen aldiz 1999an agertu ziren literatura zientifikoan, lehen erabiltzen zen Archonta aldatzeko. Izan ere Archontak Chiroptera ordena ere biltzen du, ez dagoena zuzenki lotua Euarchontako ordenekin. 2001ean eginiko ADN sekuentziazio batek babesa eman zion klado honi, nahiz eta ADN mitokondrialarekin eginikoak beste zuhaitz bat eratzea eskatzen duen. 2007an retrotrasposoi baten agertzea edo ez aztertzen ari zirela Euarchontaren aldeko datuak eman ziren. Primates eta Dermoptera lotuagoak egongo lirateke euren artean Scandentiarekin baino, horreagatik Primatomorpha kladoa sortu da, biak taldekatu asmoz. Beste interpretazio batzuetan Dermoptera primateen barruan sartuko litzateke eta badira ere Scandentiarekin batera Sundatheria taldea sortzea proposatzen dutenak.

Euarchonta
Kretazeo berantiar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
Grandordena Euarchonta
[[|]]
Azpibanaketa

Euarchonta eta Gliresen elkartzeaz Euarchontoglires sortzen da, Eutheriaren barruko lau kladoetako bat.