Platydema dejeani kakalardo saproxilikoa da, Tenebrionidae familiakoa, zientziarako Laporte de Castelnau eta Brullék 1831n deskribatu zutena.[1]

Platydema dejeani
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaTenebrionidae
GeneroaPlatydema
Espeziea Platydema dejeani
[[|]]

Deskribapena aldatu

Txikia da (5-7 mm), eta bizkarralde beltz disdiratsua eta oso ganbila dauka. Pronoto iluna, tonu gorriztarekin batzuetan. Arrek bi tuberkulu edo adartxo dauzkate buruaren gainaldean.[2]

Bizilekua aldatu

Baso hostoerorkor zaharretan bizi da.[3] Helduak onddo lignikoletan (Laetiporus, Piptoporus edo Daedaleopsis) ikusten dira.[2]

Banaketa aldatu

Erdialdeko eta ekialdeko Europa du banaketa-area nagusia, Alemaniatik Polonia eta Hungariaraino,[4] baina Bizkaiko Golkoaren inguruan eta Pirinioen mendebaldean beste gune bat dago. Euskal Herriari dagokionez, Iparraldeko, Gipuzkoako eta Nafarroa Garaiaren ipar-mendebaldeko (Bertiz) baso bakan batzuetan atzeman da.[2]

Kontserbazioa aldatu

IUCNren Zerrenda Gorrian espezie kalteberatzat hartua da.[5] Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan ere jasorik dago.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Platydema dejeani (Laporte de Castelnau & Brullé, 1831). fauna-eu.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  2. a b c Recalde Irurzun, Jose Ignacio; San Martín Moreno, Antonio Fermín. Tenebrionoidea y Cucujoidea (Coleoptera) de los hongos lignícolas, nuevos o poco conocidos para la fauna ibérica. Heteropterus Revista de Entomología, 10(2): 145-156, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-1).
  3. Valerián, Franc. Darkling beetles (Coleoptera, Tenebrionidae) of Slovakian fauna and their ecosozological value. researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
  4. Platydema dejeani Laporte de Castelnau & Brullé, 1831. fauna-eu.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-1).
  5. Soldati, F., Alexander, K., Legakis, A., Liberto, A., Makris, C., Merkl, O., Pettersson, R., Schlaghamersky, J. & Vazquez, X.. Platydema dejeani. The IUCN Red List of Threatened Species 2017: e.T86884751A87315019 (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  6. 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-1).

Kanpo estekak aldatu