Plaiaundiko Parke Ekologikoa
Plaiaundiko Parke Ekologikoa Irunen (Gipuzkoa) dagoen Babes Bereziko eremua da, Txingudiko badiaren barruan. Zonaldea 23,4 hektareako eremua da eta bertan 1998. urtetik aurrera berriztapen lanak egiten ari dira. Padurak, aintzirak, haltzadiak, zelaiak eta uharteak ikus daitezke Parke Ekologiko horretan, Plaiaundi habitat dibertsitate handiko eremua baita, Bidasoko itsasadarraren ondoan. Hegazti migratzaileen babesleku garrantzitsua da.[1][2][3][4]
Plaiaundiko Parke Ekologikoa | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°21′N 1°47′W / 43.35°N 1.79°W43°21′N 1°47′W / 43.35°N 1.79°W |
Plaiaundiko zonaldeakAldatu
- San Lorentzo itsas aintzira
- Txoritegi itsas aintzira
- Itzaberri lohi-hondartza
- Ur geziko putzuak
Txingudiko EkoetxeaAldatu
Parkearen sarreran dago kokatuta. Paduren interpretazio zentroa da berez baina baita ekitaldi asko egiteko tokia ere. Bisitarientzako informazioa eta gidak eskaintzen dira.[1]
Migrazio-ibilbide bat (mokozabal holandarrarena)Aldatu
Mokozabal zuria negua Doñanako erretserba naturalean ematen du, eta uda Herbeheretan. Amsterdametik Doñanara joateko egin behar dituen 2.100 kilometro egiteko (gutxi-gora behera) hamabi egun beharko ditu. Egunero sei bat orduz egiten du hegan, batez beste 50 km/h-ko abiaduran, guztira 300km egin ditzake egun bakar batean. Egun guzti horietan jan eta atseden hartu ahal izateko toki egokiak bilatu beharko ditu bidean. Kasu gehienetan Amsterdametik Doñanarainoko bidea egiteko, hauek izaten dira bidaiako 12 pausalekuak:[5]
Amsterdam - Sommeko badia - Senaren badia - Morbihango golkoa - Olonneko padurak - Girondako estuarioa - Arcachongo badia - Txingudi (Urdaibai, Mendixur edo Salburua ere izan daitezke) - Santoñako badia - La Navako aintzira - Villafáfilako Gatzaga - Peña del Aguilako aintzira - Doñana
Parke ekologikoaren arriskuakAldatu
- Donostia-Hondarribia aireportua handitzeko plana.
- Plaiaundi erdian dauden kirol instalazioak.[6]
- Kutsadura
- Itsaski bilketa
GaleriaAldatu
BibliografiaAldatu
- Mikel Estonba: Euskal Herriko hezeguneak. Usurbil: Elhuyar, 2002. ISBN:84-95338-31-9.
- Egile Batzuk: Plaiaundiko Parke Ekologikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2000. ISBN 978-84-457-1640-3.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Ekoetxea Txingudi. Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Ekoetxea Txingudi» www.euskadi.eus 2015-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
- ↑ Eusko Jaurlaritza. (2006-07-26). «Plaiaundi Parke Ekologikoa» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
- ↑ https://web.archive.org/web/20090302084921/http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3036/eu/contenidos/informacion/txingudi/eu_1099/presentacion.html
- ↑ Etxaniz, Aitor; Etxaniz, Mikel. Plaiaundiko Parke Ekologikoa. DBH Unitate didaktikoa. Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1640-9..
- ↑ http://ieoe.blogspot.com.es/2009/12/plaiaundiko-egoeragatik-kezkatuta.html
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Txingudiko plan zuzentzailea Eusko jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Txingudiko badiaren inguruko naturguneak berritu eta haien arteko konektibitatea hobetzeko Plan Gidaria (PLAN DIRECTOR PARA LA RESTAURACIÓN Y LA MEJORA DE CONECTIVIDAD DE LOS ESPACIOS NATURALES DEL ENTORNO DE LA BAHÍA DE TXINGUDI) (PDF, 8 MB)
- (Gaztelaniaz) DIAGNÓSTICO Y ANÁLISIS DE PRIORIDADES URGENTES PARA LA RESTAURACIÓN Y CONECTIVIDAD DE LAS MARISMAS DE TXINGUDI Anexo I (PDF, 6 MB)
- (Gaztelaniaz) PRESELECCIÓN DE ALTERNATIVAS TRAS REUNIÓN DE LA COMISIÓN TÉCNICA DEL 19 DE SEPTIEMBRE DE 2014 (PDF, 9 MB)
- Txingudi[Betiko hautsitako esteka]. Euskadi turismo
- (Gaztelaniaz) Hegaztien behaketa Txingudin eta Plaiaundin. CINEREA, Artxibatua.
- Bidasoko uharteen landarediaren gaineko ikerketa[Betiko hautsitako esteka].
- (Gaztelaniaz) Txingudi Bidasoa Turismo
- Hegoaldeko orrialde ofiziala.
- Txingudiko paduretako kudeatzaile taldearen bloga