Ekoetxea Urdaibai Busturiko Axpe auzoan dagoen biodibertsitatea interpretatzeko gunea da; Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa, hain zuzen ere. 2008ko ekainean inauguratu zuten.

Ekoetxea Urdaibai
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBusturia
Koordenatuak43°22′30″N 2°41′52″W / 43.375075°N 2.697745°W / 43.375075; -2.697745
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2008ko ekaina
JabeaEusko Jaurlaritza
KudeatzaileaIHOBE
Kontaktua
HelbideaAxpe auzoa eta Carretera Gernika-Lumo - Bermeo. Barrio San Bartolomé, 35
E-postamailto:info.urdaibai@ekoetxea.eus
Telefonoatel:+34 946-870402
Webgune ofiziala

Madariagatarren leinuak eraikia, Madariaga dorretxea zaharberritu egin dute Euskadiko Biodibertsitatearen zentro izateko. Zentro honen helburua da kontserbazioa bultzatzea eta biodibertsitatearen erabilpen iraunkorra sustatu eta bere ezagutza zabaltzea.

Ikusgai

aldatu

Bere gela eta ikusgarrien artean:

  • Hegaztientzako behatokia
  • Hitzaldiak egiteko gela
  • Urdaibairen gaineko bideoak eta mapa birtuala
  • Biodibertsitatea ulertzeko bideoak eta gelak

Honetaz aparte biodibertsitatea ikertzeko eta sustatzeko gunea du, erabaki politikoen aholkularitzarako, besteak beste.

Argazki bilduma

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa