Pirinio Garaiko Parke Naturala

Alt Pirineuko Parke Naturala (katalanez: Parc Natural de l'Alt Pirineu; gaztelaniaz: Parque natural del Alto Pirineo) Kataluniako Generalitateak sortu zuen 2003an Pallars Sobirà eta Alt Urgell eskualdeetan, Lleidako probintziaren ipar-mendebaldean. 69.850 ha-ko azalera dauka.

Pirinio Garaiko Parke Naturala
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Datu orokorrak
Motanatura-parke, naturagune babestua eta parke natural
Azalera79.317,21 ha
Geografia
Map
Koordenatuak42°39′03″N 1°19′41″E / 42.650954°N 1.328042°E / 42.650954; 1.328042
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
EskualdeaPallars Sobirà

Interes guneen artean Certascango aintzira dago, Kataluniako glaziar aintzirarik handiena dena. Bestela, basoilarrek hemen daukate populaziorik handiena Penintsula osoan, eta arrano beltzak, putreak eta ugatzak ohikoak dira. Gainera, ugaztun handi belarjaleren 6 mota bizi dira Parkean: Sarrioak, mufloiak, orkatzak, oreinak, adarzabalak eta basurdeak.

Azkenik, hartz arreak oso ugariak izan ziren 1980ko hamarkadara arte, desagertu zirenean. Azken urteetan bestela, birpopulazio ekimenari esker, itzuli dira ibar eta mendi hauetara. 2012an 12 bat hartz parke honetan bizi ziren.

Udalerriak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu