Piotr Olegovitx Aven (errusieraz, Пëтр Олегович Авен; Mosku, 1955eko martxoaren 16a) oligarka errusiarra da, ekonomista eta enpresaburua. Alfa-Bank-eko nagusia da, Errusiako merkataritza-bankurik handienekoa. LetterOne taldeko buru, halaber, Mikhail Fridmanekin batera.

Piotr Aven

Dumako diputatua

Bizitza
JaiotzaMosku1955eko martxoaren 16a (69 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
 Letonia
Familia
AitaOleg Awien
Hezkuntza
HeziketaLyceum "Second school" (en) Itzuli 1972)
Moscow State University Faculty of Economics (en) Itzuli 1977)
Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaCandidate of Economic Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, bankaria, ekonomialaria, Errusiar oligarka, ekintzailea, arte bildumagilea, mezenasa eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)National Research University – Higher School of Economics (en) Itzuli
LetterOne (en) Itzuli
Jasotako sariak
petraven.info
IMDB: nm10006124 Edit the value on Wikidata

Vladimir Putin lider errusiarraren barne-zirkuluko kidea da Aven.[1] AEBek zigortu izan duten negozio-gizon errusiarren zerrendetan egon izan da eta bait a2022an Europako Batasunaren zerrenda propioetan azaldu da, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren.[2]

Biografia aldatu

Aven Moskun jaio zen. Bere aita, Oleg Aven informatikako irakaslea, erdi letoniarra eta erdi errusiarra zen, ama familia judukoa zen.[3][4][5] Aven Moskuko Estatuko Unibertsitatean graduatu zen 1977an, eta ekonomiako doktoretza du (1980).

Sobietar Batasuneko Zientzia Akademiaren institutu batean ekonomista lanak egin zituen 1980ko hamarkadan, eta aro sobietarraren azken aroan atzerrian lan egin zuen, Laxenburg-en (Austria) Sistema Aplikatuen Analisirako Nazioarteko Institutuan (1989-1991).

Sobitear Batasuna desegitean, Errusiako erreforma ekonomikoetan parte hartu zuen, Boris Jeltsin presidente bihurtu zenean, Aven izendatu baitzuen errubloa nazioartean trukagarri bihurtzeko eta kanpo-zorrari irtenbidea aurkitzeko.[6] Aven Errusiako Kanpo Harreman Ekonomikoen ministro bihurtu zen (1991-1992), Errusiaren ordezkari gisa jardun zuen Zazpien Taldean, eta goi-mailako zenbait misio komertzial eta ekonomiko egin zituen Mendebaldeko hiriburuetan.

Baina laster utzi zuen jardun ministeriala eta negozio pribatuetara salto egin zuen, lehenbizi 1992an LogoVAZ enpresan Boris Berezovskiren aholkulari, eta 1994an AlfaGroup taldean Mikhail Fridmanekin, zeinarekin bazkide izaten jarraitu duen harrezkero. Oligarkak sortu ziren hamarkada horretakoa da Avenen aipu hau[7]:

Gure herrialdean milioiduna izateko, ez da beharrezkoa buruargia izatea edo ezagutza espezializatua edukitzea. Sarritan nahikoa da laguntza aktiboa izatea Gobernuan, Duman, tokiko botere-egituretan eta polizia agentzietan. Egun batean, zure banku ziztrinak baimena lortuko du, adibidez, eragiketak egiteko aurrekontuekin. Edo kuotak esleitzen dira eskuzabal petrolioa, zura eta gasa esportatzeko. Bestela esanda, miliodun izendatu egiten zaituzte.

1992. urtearen inguruan Vladimir Putinen San Petersburgoko kontaktuen artean egon zen halaber Aven[8], artean Putin hirian nor izan arren, politikoki Errusiako testuinguruan hirugarren lerroko pertsonaia zenean. Geroago, Putin botererra iristean eta 21. mendean zehar, beste oligarka batzuek behea jo arren (Berezovski kasu); Avenek jarraitu du sintonian Kremlinarekin.

LetterOne enpresaren bitartez dituen jabetzen artean, bada marka ezagun bat Euskal Herrian (eta beste toki batzuetan), Dia supermerkatu katea[9]. 2022 urtean, Errusiak 2022an Ukraina inbaditu ostean, oligarken kontrako zigor posibleak aipatu zituenean Europako Batasunak, LetterOnen zituzten karguetatik dimititu zutela iragarri zuten Avenek eta bere bazkide Fridmanek[10].

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Petr Aven» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-03 data duen 1075049360 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-03 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu