Pionir Pabiloia

Pionir Pabiloia edo Pionir Aretoa (serbieraz: Хала Пионир, Hala Pionir) erabilera-anitzeko pabiloi bat da, Serbiako Palilula herrian dagoena. Pabiloiak 8,150[1] ikuslerentzako tokia du saskibaloi partidetarako.

Pionir Pabiloia
Hala Pionir Beograd.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Serbia
Serbiaren banaketa administratiboaCity of Belgrade
Hiria Belgrad
Koordenatuak44°48′56″N 20°29′06″E / 44.8155°N 20.4851°E / 44.8155; 20.485144°48′56″N 20°29′06″E / 44.8155°N 20.4851°E / 44.8155; 20.4851
Historia eta erabilera
Irekiera1973ko maiatzaren 24a
Inaugurazioa1973ko maiatzaren 24a
JabeaBelgrad
Kirolasaskibaloia
ErabiltzaileaKK Partizan
Edukiera8.150 eta 8.000
Arkitektura
ArkitektoaLjiljana Bakić (en) Itzuli

Bertan jokatzen dituzten euren etxeko partidak KK Partizan, Belgradoko Izar Gorria eta OKK Belgrado taldeek. 1973ko ekainak 1ean inauguratua izan zen.

EkitaldiakAldatu

Ireki zenetik, Pionirrek, beste batzuen artean Eric Clapton, Motorhead, Iron Maiden, Luciano Pavarotti eta 50 Cent bezalako artista garrantzitsuen kontzertuak hartu ditu.

Saskibaloiari dagokionez, Pionirren jokatu ziren 1975eko Eurobasketaren azken fasea, 1977ko Euroligako finala Maccabi Tel Aviv eta Mobilgirgi Vareseren artean. Jada desagertua dagoen lehiaketa den Europako Saskibaloi Errekoparen egoitza ere izan zen 1998an. 2005eko Gizonezkoen Europako Saskibaloi Txapelketan talde faseko zenbait partida jokatu ziren bertan.

Pionir izan da 2012ko Gizonezkoen Europako Eskubaloi txapelketako egoitzetako bat.

Kanpo estekakAldatu

  1. http://www.rtrs.tv/vijesti/vijest.php?id=189712