Pioneer plakak urrez anodizatu aluminiozko plaka parea dira, Pioneer 10 eta Pioneer 11 espaziontzietan ezarri zirenak, izaki estralurtarrek hauetako bat bereganatuko zutelakoan.

Pioneer 10eko plaka

Pioneer 10 eta Pioner 11, NASAren esplorazio espazial programako lehen zundetako batzuk izan ziren. Pioneer 10, Cañaveral lurmuturretik jaurti zen 1972ko martxoaren 11n, eta, Pioneer 11, toki beretik 1973ko apirilaren 5ean.vPioneer zunden betebeharra, eguzki sistemako planeta erraldoiak aztertzea zen (Jupiter eta Saturno). Bertan ezarri zituzten plakak, mezu sinboliko batekin, zundak geldiaraz zitzakeen balizko zibilizazio estralurtar bati, gizakiari eta bere jatorrizko tokia zen Lurrari buruz informatzeko: espazioko "botilako mezu" moduko bat.

Ezaugarri fisikoak aldatu

Irudiak aldatu

 
Plaka, Pioneer 10ean muntatua

Plakak honako irudiak agertzen ditu:

  • Eskuinean, zundaren irudia, eta haren aurrean gizon bat eta emakume bat. Zunda agertzearen arrazoia gure tamainaren berri ematea da, irudien proportzioa benetakoa da-eta.
  • Ezkerrean, puntu beretik abiatzen diren lerro zuzen sorta bat. Puntu hori Lurra da, eta lerrook gugandik hurbilen dauden pulsarrak (irrati uhinak igortzen dituzten izarrak) adierazten dituzte. Lerro bakoitzean, pulsarraren pultsu-maiztasuna, bitar sisteman idatzita. Irudi hori, nolabait esatearren, Lurraren “helbidea” da. Pulsarrak ezagutzen dituen zibilizazio aurreratu batek, ustez, plaka interpretatzen jakin beharko luke.
  • Beheko aldean Eguzki Sistemaren eskema txikia dago, planeta, eguzkiarekiko dauden distantziaren arabera jarriak, eta Pioneer zunden hasierako ibilbidearen argipen batekin. Pioneer zunden hasierako ibilbidea ikus daiteke bertan.
  • Goian, ezkerrean, eta bitar sistemaren bitartez adierazita halaber, hidrogeno molekula baten spin-a ageri da. Hoenk elektroi baten norantza aldaketa irudikatzen du, 21 zentimetro inguruko irrati uhin bat eragiten duena. Hidrogenoa da unibertsoko elementurik ugariena.

Plakak, berez, Carl Sagan astronomo estatubatuar eta zientzia hedatzaileak eta Frank Drakek diseinatu eta ezagutarazi zituzten, eta Linda Salzman Saganek marraztu zituen. Izan ere, Carl Sagan bera izan zen, NASA, Pioneer zundek plaka hau eramateko konbentzitu zuena.

Kanpo estekak aldatu