Pioneer 10
Pioneer 10 (baita ere Pioneer-F) Ameriketako Estatu Batuetako espazio zunda bat da, 1972ko martxoaren 3an jaurti zutena. Marte eta Jupiterren arteko asteroide gerrikoa zeharkatu eta Jupiterrera iritsi den lehenengo espazio-ontzia da. 1983ko ekainean, Eguzki Sistematik irten zen gizakiak eraikitako lehen objektua bihurtu zen. 1973ko abenduaren 3an Jupiterretik pasatzeak planetaren atmosferaren gaur arteko irudirik onenak eman zituen, atmosferaren tenperaturari eta Jupiterren goi-hodeien altuerari buruzko informazioa lortzea ahalbidetuz. Planetako erradiazio-uhalak eta haien eremu magnetiko indartsua ere aztertu zituen, espero zena baino askoz intentsitate handiagokoak.
Pioneer 10 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | TRW Inc. (en) |
Historia | |
Aurrekoa | Pioneer 9 (en) |
Hurrengoa | Pioneer 11 |
Espazio jaurtiketa | 1972ko martxoaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Planetary flyby | 1973ko abenduaren 4a |
Loss of signal | 2003ko urtarrilaren 23a |
Kudeatzailea | Ames Research Center (en) |
Honen parte | Pioneer program (en) |
Dimentsioak | 25,5 () × 71 () cm |
Masa | 258 kg |
Potentzia | 155 W |
Abiadura | 16,65 km/s |
Pioneer plaka
aldatuBai Pioneer 10ak bai bere kideak, Pioneer 11k, balizko zibilizazio batentzako mezu bat daramate. Pioneer plaka esaten zaio horri, eta honako irudiak agertzen ditu:
- Eskuman, zundaren irudia, eta haren aurrean gizon bat eta emakume bat. Zunda agertzearen arrazoia gure tamainaren berri ematea da, irudien proportzioa benetakoa da-eta.
- Ezkerrean, puntu beretik abiatzen diren lerro zuzen sorta bat. Puntu hori Lurra da, eta lerrook gugandik hurbilen dauden pulsarrak (irrati uhinak igortzen dituzten izarrak) adierazten dituzte. Lerro bakoitzean, pulsarraren pultsu-maiztasuna, bitar sisteman idatzita. Irudi hori, nolabait esatearren, Lurraren “helbidea” da. Pulsarrak ezagutzen dituen zibilizazio aurreratu batek, ustez, plaka interpretatzen jakin beharko luke.
- Beheko aldean Eguzki Sistemaren eskema txikia dago. Pioneer zunden hasierako ibilbidea ikus daiteke bertan.
- Goian, ezkerrean, eta bitar sistemaren bitartez adierazita halaber, hidrogeno molekula baten spin-a ageri da. Hidrogenoa da unibertsoko elementurik ugariena.
Misioaren amaiera
aldatuJupiter begiratu ostean, Pioneer 10ak jarraitu zuen bere ikerketa Eguzki Sistemako mugak aztertzen. Misioa, 1997ko martxoaren 31n bukatu zen ofizialki Pioneer 10 misioari, gutxira, beste misio antzerako bat gertatu zitzaion, Pioneer 11 izenekoa. 2006ko martxoaren 4ean iragarri zen zundarekin harremanetan jartzeko azkeneko aukeran ez zela erantzunik egon. Orain, Pioneer 10a Aldebaran izeneko izarrerantz doa, Tauro konstelazioan, 1 690 000 urte barru iritsiko da bertara.
Irudiak
aldatu-
Pioneer 10 azken eraikuntza fasean
-
Pioneer 10 jaurtiketa
-
Jupiter (A28 irudia)
-
Pioneer ontziko Plaka