Carlo Fontana
Carlo Fontana (Brusato, Ticino, gaur egun Suitza, 1638ko apirilaren 22a - Erroma, Italia, 1714ko otsailaren 5a) italiar arkitekto, dekoratzaile eta eskultorea izan zen.
Carlo Fontana | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Novazzano, 1638ko apirilaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Erroma, 1714ko otsailaren 5a (75 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Pietro da Cortona Carlo Rainaldi |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, eskultorea eta ingeniaria |
Lantokia(k) | Milan eta Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
BiografiaAldatu
1650aren inguruan Erroman hartu zuen bizilekua, eta P. de Cortonarekin eta Carlo Rainaldirekin ikasi zuen; ondoren Berniniren laguntzaile izan zen luzaz. Eliza eta kapera ugari eraiki zituen Erroman: San Marcello al Corsoko aurrealde okertua (1682–1683), Cibo kapera Santa Maria del Popolon (1683-1687), Santa Maria in Trastevere aurrean dagoen iturriaren berriztapena. Juvararen maisu izan zen, eta Austriako arkitekto barrokoengan eragin handia izan zuen, bere idatzien bidez batez ere (Discorsi).
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlo Fontana |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.