Castel Gandolfo

udalerri italiako

Castel Gandolfo (italieraz kaˈstɛl ɡanˈdɔlfo ahoskatua[1]; latinez: Castrum Gandulphi) Italiako erdialdean dagoen Lazio eskualdeko herria da. 14 km²ko eremua dauka eta 2015eko maiatzean 9.013 biztanle zituen[2].

Castel Gandolfo
Italiako udalerria
Sudika Castel Gandolfo.jpg
Bandiera Castel Gandolfo.PNG
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Former provinces of ItalyErromako probintzia
Posta kodea 00040
ISTAT kodea 058022
Herriburua Castel Gandolfo
Geografia
Koordenatuak 41° 45′ N, 12° 39′ E / 41.75°N,12.65°E / 41.75; 12.65Koordenatuak: 41° 45′ N, 12° 39′ E / 41.75°N,12.65°E / 41.75; 12.65
Map of comune of Castel Gandolfo (province of Rome, region Lazio, Italy).svg
Azalera 14.19 km²
Altuera 426 m
Mugakideak Albano Laziale, Grottaferrata, Marino, Rocca di Papa eta Erroma
Demografia
Biztanleria 8.922 bizt. (2018ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 628,75 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 06
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Curepipe (en) Itzuli eta Châteauneuf-du-Pape
Katastro kodea C116
Sailkapen sismikoa 2B  
Matrikula RM
comune.castelgandolfo.rm.it

Urbano VIII.az (1623–1644) geroztik, aita santuen udako egoitza herri honetan dagoelako da ezaguna. Castel Gandolfon hil ziren Pio XII.a (1958) eta Paulo VI.a (1978).

GeografiaAldatu

Albano aintziraren ertzean dago, Erromatik 18 km hego-ekialdera. Inguruko herriak Albano Laziale, Marino Laziale eta Ariccia ditu.

Castel Gandolfok honako udalerri hauekin egiten du muga:

Albano Laziale
Grottaferrata
Marino
Rocca di Papa
Erroma

Bilakaera demografikoaAldatu

OndareaAldatu

Hainbat eraikin aipagarri daude Castel Gandolfon, besteak beste:

  • Palazzo Pontificio (1623-1629), aita santuen jauregia, Carlo Madernok Urbano VIII.arentzat diseinatua. Jauregiaren parean, Piazza della Libertà dago, alde zaharraren bihotza
  • Villa Barberini, Urbano VIII.aren iloba Maffeo Barberinik eraikia.
  • Collegiata di San Tommaso da Villanova, Gian Lorenzo Berninik Alexandro VII.a aita santuaren aginduz eraikia.
  • Villa albana di Domiziano, Domiziano enperadorearen udako etxearen hondakinak. Eremu hartan daude, gaur egun, Villa Barberini XVII. mendeko eraikinaren lorategi ikusgarriak.

Herri eta hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Italieraz) Migliorini, Bruno; Tagliavini, Carlo; Fiorelli, Piero; Bórri, Tommaso Francesco. (2008-1-31). Castel Gandolfo. in: Dizionario d'ortografia e di pronunzia (DOP). dizionario.rai.it.
  2. Bilancio demografico Anno 2015 (dati provvisori). Comune: Castel Gandolfo Demo.istat.it

Kanpo estekakAldatu