Pidżama Porno
Pidżama Porno (/Pidʐama Pɔrnɔ/ ahoskatuta) 1987. urtean Poznań hirian sortutako punk rock/reggae/ska musika taldea zen. 2007ko abenduaren 9an desegin zen 20 urteko ibilbide musikala eta gero.
Pidżama Porno | |
---|---|
Pidżama Porno zuzenean Katowicen. | |
Datuak | |
Jatorria | Poznań Polonia |
Musika mota | Punk rocka rock alternatiboa |
Instrumentuak | Gitarra Baxua Bateria |
Urteak | 1987-1990, 1995-2007 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | S.P. Records |
Taldekideak | |
Grabaż, Kozak, Dziadek, Julo, Kuzyn | |
Lehengo taldekideak | |
Ropuch, Filary, Jacek Kąkolewski | |
Informazio gehigarria | |
http://www.pidzamaporno.art.pl/ | |
Historia
aldatu1987an sortu zuten Poznań hirian Adam Mickiewicz Unibertsitateko Krzysztof "Grabaż" Grabowski eta Andrzej "Kozak" Kozakiewicz ikasleek, Pila herrikoak zirenak. Bi urte geroago, euren lehen diskoa grabatu zuten Ulice jak stygmaty izenekoa. Taldeak Jarocin jaialdian jo zuen eta 1990ean Txekoslovakiatik bira bat egin zuten Poloniako lehen underground musika taldea bezala.
1990ean bigarren diskoa grabatu zuten Futurista izenekoa. Nahiz eta 1996an argitaratu zuten, maketa MCeetan kopiatua izan zen eta zaleen artean banatua, arrakasta handia lortuz entzuleen artean. Ondoren taldea desegin zen, baina 1995ean bueltatu ziren. Etenaldiaren ondoren grabatutako lehen diskoa Zamiast burzy izan zen. Disko honek arrakasta handia lortu zuen eta taldea ezagutarazi zuen. Ondorioz, Pidżama Pornok Polonian eta Europan zehar kontzertu ugari ematen hasi zen.
1996an Pidżama Pornok S.P. Records diskoetxearenkin kontratua sinatu zuen. Euren lehendabiziko arrakasta 1997an argitaratutako Złodzieje zapalniczek izan zen. 1998an beste disko bat kaleratu zuen Styropian izenekoa. Disko honetan "Antifa" izeneko abestia sartu zuten, poloniar gazteriaren artean arrazakeriaren aurkako ereserkia bihurtu dena. 1999an Ulice jak stygmaty berriz argitaratu zuten, Ulice jak stygmaty - absolutne rarytasy izenarekin. 2001an Marchef w butonierce diskoa plazaratu zuten. Gazte askok disko honen singlean agertzen den "Twoja Generacja" ("Zure Belaunaldia") abestiagatik bakarrik ezagutzen dute taldea. Hori dela eta, Grabażek ez du oso gustuko abesti hau jotzea. Ondorengo bi diskoak Koncertówka part 1 eta Koncertówka 2. Drugi szczyt dira. Bien bitartean, Grabażek Strachy na Lachy taldea sortu zuen eta talde honekin ere arrakasta lortu zuen.
Pidżama Pornoren azken estudioko diskoa 2004ko abuztuan argitaratutako Bulgarskie Centrum izan zen. Zaleen iritziz, taldearen diskorik txarrena izan zen, Grabażen proiektu berrien oso antzekoa. Hori dela eta, taldekideek taldea desegitea pentsatzen hasi ziren, eta azkenik 2007ko uztailaren 13an desegin zuten. Taldeak euren 20. urtebetzearen biran euren zaleei agur esan zien eta Finalista izeneko kontzertu DVD bat argitaratu zuen omenaldi moduan.
Hala ere, 2010eko uztailaren 17an berriz bildu ziren Jarocin musika jaialdiko 30. urtemugan kontzertu bat emateko.
Taldekideak
aldatu- Krzysztof "Grabaż" Grabowski – ahotsa
- Andrzej "Kozak" Kozakiewicz – gitarra elektrikoa
- Sławek "Dziadek" Mizerkiewicz – gitarra elektrikoa
- Julian "Julo" Piotrowiak – baxua
- Rafał "Kuzyn" Piotrowiak – bateriak
Byli członkowie
aldatu- Bartosz Ciepłuch – gitarra elektrikoa
- Jacek Kąkolewski – baxua
Diskografia
aldatuEstudioko diskoak
aldatuUrtea | Diskoa | Diskoetxea |
---|---|---|
1989 | Ulice jak stygmaty | Lewy Front |
1990 | Futurista | Mami |
1994 | Zamiast burzy | Mami |
1997 | Złodzieje zapalniczek | S.P. Records |
1998 | Styropian | S.P. Records |
1999 | Ulice jak stygmaty - absolutne rarytasy | S.P. Records |
2001 | Marchef w butonierce | S.P. Records |
2004 | Bulgarskie Centrum | S.P. Records |
2007 | Zlodzieje zapalniczek - reedycja | S.P. Records |
2009 | Styropian - reedycja | S.P. Records |
Singleak
aldatu- 1998 – Do nieba wzięci
- 1998 – Outsider
- 1999 – Katarzyna ma katar
- 2001 – Twoja generacja
- 2001 – Tom Petty spotyka Debbie Harry
- 2001 – Bon ton na ostrzu noża
- 2004 – Wirtualni chłopcy
- 2004 – Nikt tak pięknie nie mówił że się boi miłości
- 2007 – Czekając na trzęsienie ziemi
DVDak
aldatu- 2007 – Finalista
- 2008 – Dwadzieścia
Kanpo estekak
aldatu- (Polonieraz) Pidżama Pornoren webgune ofiziala