Phymatodes testaceus
Phymatodes testaceus Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian, Afrika iparraldean eta Asian bizi da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Phymatodes testaceus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Generoa | Phymatodes |
Espeziea | Phymatodes testaceus Linnaeus, 1758 |
Deskribapena
aldatuTaaika txikiko kakalardoa da, 6-18 mm arteko luzera du. Gorputzez estua da eta antena luzeak ditu, gorputza bera baino luzeagoak. Burua beltza du, pronotoa gorrixka eta elitroak beltzak. Europa hegoaldean elitro hori-marroiak dituzten aleak ere ikusten dira[2].
Habitata
aldatuBaso hostoerorkorretan ikusten dira baina egurrezko etxeetan edo etxeetako sutondoan aurkitzea ere ez da arraroa.
Bizi zikloa
aldatuUrte beteko edo bi urtetako bizi zikloa izaten dute, normalean bikoa. Helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira, ilunabarrean dira batez ere aktiboak. Emeek zuhaitz hilen enborretan jartzen dituzte arrautzak eta haietako zuraz elikatzen dira beldarrak galeriak eginez. "C" itxurako pupak egiten dituzte enbor barruan eta hiru aste pasa ondoren helduak jaiotzen dira[3].
Iruditegia
aldatu-
Kakalardo heldua.
-
Europa hegoaldeko barietatea.
-
Beldarra egurretan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ «Phymatodes testaceus» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Phymatodes testaceus» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).