Flamenko (hegaztia)

Phoenicopteriformes» orritik birbideratua)

Flamenkoak (Phoenicopterus) Phoenicopteriformes ordenako hegaztiak dira, Phoenicopteriformes ordenako genero bakarra. Ameriketan lau espezie bizi dira eta Eurasian, beste bi[1].

Flamenko (hegaztia)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPhoenicopteriformes
FamiliaPhoenicopteridae
Generoa Phoenicopterus
Bonaparte, 1831
Banaketa mapa

Uretan nahiz lurrean bizi daiteke, zingiretan batez ere. Krustazeoz eta algaz elikatzen dira. Beren mokoak garrantzitsuak dira bere janaria lokatzetik bereizteko. Animalia omniboroa da; hau da, haziak, algak eta abar jan ditzake. Halaber, artemiak (krustazeo mota bat) jaten dute eta horrek kolore arrosa ematen die. Jaiotzean zuriak dira, baina handituz joan ahala kolore arrosa hartzen doaz. Elikadura ona izanez gero, kolore gorriagoa hartzen dute, eta gaixorik egonez gero, berriz, zuri jartzen dira. Buru mokodun eta txikia du eta lepo eta hanka luze eta argalak.

Normalean, bikotez aldatzen dira. Ernaldiak 28-32 egun inguru irauten du eta bakoitzean kume bakar bat izaten dute. 27 urtetik 50 urtera bizi daitezke. Animalia taldekoiak dira.

Taxonomia aldatu

Phoenicopterus generoan eta Phoenicopteridae familian dauden espezieak bakarrak dira ordenan:

Espezieak Hedapena
Flamenko arrosa (Phoenicopterus roseus) Eurasia eta Afrika Afrika, hegoaldeko Europa eta hego eta hego-mendebaldeko Asia
Flamenko txikia (Phoenicopterus minor) Afrikatik ipar-mendebaldeko Indiara
Txiletar flamenkoa (Phoenicopterus chilensis) Amerika Hego Amerika
Jamesen flamenkoa (Phoenicopterus jamesi) Andeak
Andetar flamenkoa (Phoenicopterus andinus) Andeak
Karibeko flamenkoa (Phoenicopterus ruber) Karibe eta Galapagoak.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Svensson, Lars; Zetterström, Dan; Mullarney, Killian & Grant, P. J. (1999): Collins bird guide. HarperCollins, London. ISBN 0-00-219728-6

Kanpo estekak aldatu

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Phoenicopteridae



  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.