Peziza micropus Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du jateko balio.

Peziza micropus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaPeziza
Espeziea Peziza micropus
Pers., 1800

Deskribapena aldatu

Apotezioa: Tamaina ertaineko espeziea da, 2 eta 4 cm arteko diametroa. Kopa baten forma du, marroi argi kolorekoa, kanpoaldea barrualdea baino argiagoa, batzuetan zurixka, ertza koska irregularrekin.

Hanka: Sarritan, oin txiki batekin.

Haragia: Barrualdean duen kolorekoa, mehea.[2]

Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "peziz" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua aldatu

Peziza varia eta Peziza repanda delakoekin nahas daiteke, bereizteko, esporen tamainari eta espezie bakoitzaren habitatari erreparatu behar zaie.

Sasoia eta lekua aldatu

Martxoan batez ere, baina udazkenean ere agertzen da, hostozabalen basoetan, zurean. Batez ere pagoetan.[3]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Hegoaldeko Georgiak, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Hegoafrika.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 747 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. Peziza micropus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu