Katilu marroi haundi
Katilu marroi haundia (Peziza repanda) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Kozinatu ondoren jan daiteke, baina baliorik gabea da.
Katilu marroi haundia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pezizaceae |
Generoa | Peziza |
Espeziea | Peziza repanda Pers., 1808 |
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: 2 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, oinik gabe, kopa itxuran, ertza uhindua duela. Barruko aldea okre kolorekoa, ilun samarra; kanpoko aldea kolore berekoa hezea dagoenean, argiagoa, zuriraino, lehortzen doan heinean.
Haragia: Kolore zurikoa edo hurraren kolore zurbilekoa.[2]
Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik. Repanda epitetoa berriz latinetik dator, goialdean eta barrurantz tolestuta, esan nahi duen "repandus" hitzetik. Bere formagatik.
Jangarritasuna
aldatuSukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuPeziza arvernensis delakoarekin, pagoen azpian atera ohi dena. Baita, Peziza varia, Peziza cerea eta Peziza micropus espezieekin ere.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberrian eta udazkenean, multzo handietan, lurperatutako zur degradatuetan, zerrautsetan edo zelulosa dagoen edozein lekutan.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Europa, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 744 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 559 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3) ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 69 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 485 or. ISBN 84-505-1806-7..