Petroleos del Norte S.A., Petronor izenez ezaguna. Euskal Herriko petroliogintza enpresarik handiena da eta Repsol YPF konpainia espainiarraren zatia da gaur egun.

Petronor
Muskiz - Refinería de Somorrostro (Petronor) 3.jpg
Datuak
Mota negozioa eta enpresa
Industria petrolioaren industria
Herrialdea Espainia
Jarduera
Ekoizpena
Gobernantza
Egoitza Muskiz
Forma juridikoa Sozietate anonimo
Jabea Repsol
Historia
Sorrera 1968
Sorrera lekua Bilbo

petronor.eus


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngInstagram logo 2016.svg

HistoriaAldatu

1968. urtean sortu zen. La Arenako hondartzatik gertu Muskizko findegia du, Espainiar Estatuko handiena, bertan Euskal Herriko egiturarik handiena dago La Catalitica izeneko 222 metroko altuerako tximinia. Birfindegian 773 langilek egiten du lan.

Enpresaren logotipoa, Muskizko Muñatoiz gazteluaren diseinuan oinarritua dago. Enpresaren egoitza soziala Muskizen dagoen Salazartarren jauregian dago.

2008an Koke lantegi berria eraikitzeko lanak hasi zituen. Urtebete beranduago 2009 udan, birfindegiaren ekoizpenaren zati bat eten egin behar izan zuen, 2008an hasitako krisialdi ekonomikoak eskarian izan zuen eraginagatik.

AkziodunakAldatu

Petronor Bilboko portuanAldatu

Petronorrek sei porturatze gune ditu, 1etik 6ra zenbatuta. Batetik hirura bitarteko porturatze guneak Luzero puntari atxikitako kaian daude, lautik seira bitartekoak bien bitartean Luzero punta eta Ceballos punta bitarteko kai batean daude.

Lehen ontziralekuan, petroliontzirik handienak lehorreratzen dira, 100.000 tona petrolio edo gehiago garraiatzen dituztenak. Bigarren eta hirugarren ontziralekuan, petrolio kantitate txikiagoa edo gasoila garraiatzen dituzten ontziak. Laugarren, bosgarren eta seigarren porturatze guneak petroliotik eratorritako merkatugaiak kargatu eta deskargatzeko erabiltzen dira.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu