Petri III.a Errusiakoa

Petri III.a (errusieraz (Пётр III Фëдорович, Pyotr III Fyodorovich) (1728ko otsailaren 21agreg./otsailaren 10ajul. - 1762ko uztailaren 17agreg./uztailaren 6ajul.) Errusiako tsarra izan zen; Petri Handiaren biloba zen, eta Karlos Frederiko Holstein-Gottorpeko dukearen eta Ana Petrovna Romanovaren semea.

Petri III.a Errusiakoa
Coronation portrait of Peter III of Russia -1761.JPG
Errusia Guztien enperadorea

1762 - 1762
Bizitza
JaiotzaKiel1728ko otsailaren 10a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaKiel
San Petersburgo
HeriotzaRopsha (en) Itzuli1762ko uztailaren 6a (juliotar egutegia) (34 urte)
Hobiratze lekuaSan Petersburgoko katedrala
Alexander Nevsky Lavra (en) Itzuli
Annunciation Church of the Alexander Nevsky Lavra (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: ezezaguna
Familia
AitaCharles Frederick, Duke of Holstein-Gottorp
AmaAnna Petrovna of Russia
Ezkontidea(k)Katalina II.a Errusiakoa  (1745eko irailaren 1a -
Seme-alabak
LeinuaRomanov-Holstein-Gottorp (en) Itzuli
House of Oldenburg (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Luteranismoa

Find a Grave: 1506 Edit the value on Wikidata
Signatur Peter III. (Russland).PNG

HaurtzaroaAldatu

Kielen jaio zen 1728an. Oso txikia zela, ama zuen Ana Petrovna dukesa handia galdu zuen, eta erabat umezurtz geratu zen, 1739an aita hiltzean. Haurra zen bitartean, eta gaztaroko lehen urteak, osaba zuen Adolfo Frederiko Holsteinen, Lübeckeko apezpikuaren, zaintzapean bizi izan zen.

Amaldeko izeba zuen Elisabet I.a Errusiakoak, 1741ean tsarina egin zenean, San Petersburgoko gortera eraman zuen, han hezteko eta erregetzarako ondorengo duin bihurtzeko asmoarekin.

Izebak erabakita, Sofia Anhalt-Zerbstekoa printzesarekin ezkondu zen 1745ean. Fede ortodoxora bihurtzean, Katalina izena hartu zuen, eta urte batzuk geroago Katalina II.a Errusiakoa izango zen. Bi seme-alaba izan zituzten: Paulo I.a izango zena, eta Ana Petrovna dukesa handia, umetan hil zena. Ezkontza porrot hutsa izan zen.

AgintaldiaAldatu

Elisabet I.a Errusiakoa hil zenean, Errusiako tsar jarri berriak Prusiako Erresumara hurbiltzeko politika abiarazi zuen. Errusiak Zazpi Urteko Gerran konkistatutako lurraldeak entregatu zizkion Prusiari.

Errusiar usadio eta kulturarekiko etengabeko gutxiespena erakutsi zuen, eta Errusia inperialaren zutabeetako batzuei eraso egin zien.

Katalina enperatrizarekin zuen ezkontza-harremanari dagokionez, hasieran egonkorra bazen ere, poliki-poliki bihurritzen joan zen.

Petri III.a egun batzuetan Oranienbaumgo jauregira erretiratu zen, eta, bitartean, Katalinak jauregiko iraultza bati ekin zion. Petri III.a bere baitan bilduta zegoela, eta egoerari aurre egiteko gauza ez zela ikusita, Katalinak estatu-kolpea eman eta tsarra boteretik kendu zuen; bere burua Katalina II.a Errusiakoa izendatu zuen. Estatu-kolpea izan eta egun gutxira, Katalina II.ak senarraren heriotzaren berria jaso zuen.

Tsarinak jakinarazpen bat igorri zion errusiar herriari, Petri hemorroide-arazoengatik hil zela esanez; hala ere, hipotesi batzuen arabera, enperatrizaren begikoaren anaiek, Orlov anaiek hain zuzen ere, hil zuten.

Katalina Handiaren agintaldian ahaztua izan bazen ere, Petri III.ak beti jarraitu zuen erregetzarako legezko semea zuen Paulo duke handiaren oroimenean. Laster baztertu zuen bere ama, eta aitaren prusiar ohiturei jarraitu zien. Paulo I.a izenarekin tronuratu zenean, aitaren gorpua hobitik atera eta hileta-ohikune eskaini zion ohoreekin, 1796an, Katalina hil zenean,

Ikus, gaineraAldatu