Petri II.a Petrović-Njegoš
Petri II.a Petrović-Njegoš serbieraz: Петар II Петровић-Његош; Njeguši, 1813ko azaroaren 13aGreg./azaroaren 1aJul. - Cetinje, 1851ko urriaren 31Greg./urriaren 19aGreg.) Montenegroko apezpiku-printze, olerkari eta filosofoa izan zen.
Petri II.a Petrović-Njegoš | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Njeguši, 1813ko azaroaren 1a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Montenegroko Printzerria-Gotzaindegia | ||
Heriotza | Cetinje, 1851ko urriaren 19a (juliotar egutegia) (37 urte) | ||
Hobiratze lekua | Petar II Petrović-Njegoš former chapel (en) Lovćen (en) Mausoleum of Njegoš (en) Cetinje Monastery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia | ||
Familia | |||
Aita | Tomislav Petrovic-Njegoš | ||
Leinua | Petrović-Njegoš dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | serbiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, apaiza, idazlea eta filosofoa | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Society of Serbian Letters (en) | ||
Mugimendua | klasizismoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||
Serbiar monasterio batzuetan hezi zen, eta bere osaba Petri I.a Petrović-Njegoš hil ondoren montenegroarren buru espiritual eta politikoa bihurtu zen. Barne oposizioa ezabatu zuen eta tribu ezberdinak batu eta estatu zentralizatua lortu zuen.
Sartu zuen zerga-politika ez zen oso onartu izan. Otomandar Inperioaren aurka etengabeko borroka politiko eta militarra izan zuen. Serbiarrak batzea eta askatzea proposatu zuen eta Jugoslaviaren ideiaren oinarriak ezarri zituen.
Serbiako folkloreaz, poesia lirikoaz eta Bibliako istorioez idatzi zuen. Bere poema epikoa Gorski vijenac Serbiako literaturako maisulantzat hartzen da.
Lanak
aldatu- Glas kamenštaka (1833)
- Lijek jarosti turske (1834)
- Ogledalo srpsko (1835)
- Luča mikrokozma (1845)
- Gorski vijenac (1847)
- Lažni car Šćepan mali (1851)
- Slobodijada (1854).