Ireki menu nagusia

Jacques Germain Soufflot (Irancy, Frantzia, 1713, uztailaren 22 - 1780 abuztuaren 28) arkitekto frantziarra zen, arkitektura neoklasikoan eragin handia izan zuena.

Jacques-Germain Soufflot
Jacques-Germain Soufflot (1713 -1780).jpg
Bizitza
Jaiotza Irancy1713ko uztailaren  22a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1780ko abuztuaren  29a (67 urte)
Hobiratze lekua Parisko Panteoia
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa French Academy in Rome Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k) Melchior Munet Itzuli
Jean-Jacques Lequeu
Maximilien Brébion Itzuli
Jean-Baptiste Rondelet Itzuli
Jean-Antoine Morand Itzuli
Claude Jean-Baptiste Jallier de Savault Itzuli
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Lan nabarmenak Parisko Panteoia
Q2969686 Itzuli
Temple du Change Itzuli
Kidetza Académie royale d'architecture Itzuli
Parisko Panteoia
Menars jauregia, Loir-eta-Cher

BiografiaAldatu

Soufflot, Erroman jaso zuen formakuntza, eta Frantziara itzuli zenean Lyonen ezarri egin zen arkitekto bezala lan egiten hasteko. Bere lana ez zen oso deigarria Madame Pompadouren laguntza jaso zuen arte. Pompadourek Soufflot aukeratu egin zuen Marignyko Markesarekin Italiara bidaian joateko. Bidaia honek aparteko garrantzia izan zuen, Frantzian gustu klasikoa ezar zedin. Marignyko Markesarekin zuen adiskidetasunari esker, Soufflotek Parisko Sainte Geneviève eliza eraikitzeko enkargua jaso zuen. Horrela, eliza eraikia izan zen arkitektura klasikoaren printzipio garbienen arabera. Soufflotek ez zen bizi izan bere proiektu hau amaiturik ikusteko, eta bera hil ostean bere ikaslea zen Jean Baptiste Rondeletek bukatu zuen lana.

Lan nagusiakAldatu

  • 1747-1750 : Temple du Change, Lyon
  • 1754-1756 : Saint-Clair auzoko Antzokia, Lyon
  • 1741-1761 : Hôtel-Dieu ospitalearen fatxada, Lyon
  • 1764 : Menars jauregiaren eraldaketa, (Loir-eta-Cher) Marignyko markesarentzat.
  • 1766-1775 : Hôtel de la Marine delakoaren zatia, place de la Concorde, Paris
  • 1757-1790 : Sainte-Geneviève eliza, orain Panteoia, Paris (lanak amaitu baino lehen hil zen)


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques-Germain Soufflot