Pepita Sanz

abeslari lirikoa

Josefa Sanz Batista, izen artistikoa Pepita Sanz (Toledo, 1881Bartzelona, 1928ko maiatzaren 31) nafar abeslari lirikoa izan zen.

Pepita Sanz

Bizitza
JaiotzaToledo, 1881
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona, 1928 (46/47 urte)
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motasopranoa

Bizitza aldatu

Josefa Sanz Batista Toledon jaio zen 1881ean. Mariano Sanz Escartín atarrabiar militarra­ren eta Maria Luz Batis­ta y Ribero kubatarraren alaba zen, eta Cesáreo Sanz Escartínen iloba. Haurtzaroa Lizarran igaro zuen, aita bertara igorri baitzuten. Nafarroan hasi zituen kantu ikasketak, eta Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioan jarraitu.[1] Ondoren Parisera joan zen Antonio Baldellirekin ikastera.[2]

1903an egin zuen debuta, Brescian, Vincenzo Belliniren La sonnambula operarekin.[2] Ondoren, Milango Teatro Liricon eta Nizako Palais de la Jetéen aurkeztu zen, Gioachino Rossiniren Sevillako bizargina abestuz.[3] 1905ean, Alessandro Boncirekin kantatu zuen Londresko Covent Gardenen, arrakasta handia bilduz.[4][5] Porton eta Lisboan ere oso harrera beroa jaso zuen, baina bolada batez agertokiak alde batera utzi zituen, ama gaixotu eta zaintzera joan baitzen.[2]

1901eko, 1905eko eta 1907ko Sanferminetan Gaiarre antzokian kantatu zuen; Pablo Sarasate, Santa Cecilia orkestra, Orfeón Pamplonés, Pilar Mitxelena harpa jotzailea eta Santos Laspiur pianista izan zituen lagun. 1913an, Mirentxu operaren paper nagusia abestu zuen Bartzelonako Liceun Bilboko Koral Elkartearekin.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Leache, Elena. Mujeres que la historia no nombró: Josefa Sanz Batista. pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
  2. a b c La "Gilda" de mañana. La Correspondencia de España, 1912-1-14, 5. orrialdea, hemerotecadigital.bne.es (Noiz kontsultatua: 2022-7-1).
  3. Female Vocal 78rpm Records: 0666 - 1085. norpete.com (Noiz kontsultatua: 2022-7-2).
  4. New-York tribune. [volume (New York [N.Y.]), 11 June 1905. ] Chronicling America: Historic American Newspapers. Lib. of Congress, chroniclingamerica.loc.gov (Noiz kontsultatua: 2022-7-2).
  5. La srta Sanz Escartin. La Correspondencia de España, 1911-6-9, 1. orrialdea, hemerotecadigital.bne.es (Noiz kontsultatua: 2022-7-1).
  6. Sánchez Ekiza, Karlos. Sanz Batista, Josefa. Enciclopedia Auñamendi [on line], 2022, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-7-1).

Kanpo estekak aldatu