Waifer Akitaniakoa
Waifer Akitaniakoa (baita Waifar, Waiofar, Waifre, Guyver edo Gaifier ere) Baskonia eta Akitania dukerrietako dukea (748-768) izan zen, Hunald bere aitaren oinordeko.
Waifer Akitaniakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
745 - 768 ← Hunald Akitaniakoa - Hunold II of Aquitaine (en) →
745 - 768 ← Hunald Akitaniakoa - Hunold II of Aquitaine (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | ? | ||||
Heriotza | Akitaniako dukerria, 768ko ekainaren 2a ( urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Hunald Akitaniakoa | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | aristokrata |
Biografia
aldatu748an boterea hartu zuenetik, Akitaniaren independentziari eusteko sendo asmoa agertu zuen. Pepin Laburrak ez zuen izenez Frankoen Erresumari lotuta zegoen Akitania eraso hamar urtean, Pepin beste gerra batzuetan murgilduta eta anaiaren botereak baldintzatuta baitzegoen. Aldiz, 759an Narbona menpean hartu ondoren, Akitaniara eta Waiferren kontra oldartu zen. Akitaniako armadaren ardatza baskoiak ziren eta, gainera, Waiferrek Akitaniako kondeen babesa zuen.
760 inguruan, Waiferrek Elizaren ondasunak bahitu zituen, segur aski soldaduen artean banatzeko. Pepinek, Elizaren aitagoi bihurtuta, itzultzeko agindu zion, baita errefuxiatu frankoak emateko ere. Waiferrek, ordea, uko egin zion, eta Pepin Septimaniatik Garona goieneko lurraldeak eraso eta arpilatu zituen (Albi, Tolosa ingurua, Cahors). Erantzunez, berriz, Waiferren esaneko kondeek Burgundia erresuma frankoa eraso eta txikizioa eragin zuten. Pepinek, berriz, 761ean, eraso egin zituen baskoiek defendatzen zituzten Clermont eta Auvernia eta, hurrengo urteetan (762/763), Berry eta Bourges. "Fredegarioren kronika"ren arabera, Waiferrek Garonaz hegoaldeko baskoien armada handi bat erabili zuen Pepinen oldarraren kontra (cum exercito magno et plurima Wasconorum qui ultra Garonnam commorantur, quem antiquitus vocati sunt Vaceti).[1]
Aldiz, Tassilo III.a Bavariakoa dukearen matxinadak Pepinen kanpaina bukarazi zuen, Waifer bakean utzirik. Gerrak pausaldia izan zuen, baina 763an Pepinek aurrera egin zuen Akitanian barrena, eta gotorleku garrantzitsuak hartu zituen menpean (Poitiers, Limoges, Angulema, etab.), baita Waiferrek kontra erasoa egin ere. Gerra garraztu egin zen eta Pepinek izua zabaltzea erabaki zuen, herriak errez, mahastiak suntsituz eta monasterioak hustuz. 765erako, agintari frankoaren politika latz horrek erresistentzia osoa hautsi eta lurralde osoa deuseztatuta utzi zuen, baita Waiferren behin betiko gainbehera ekarri ere. Ihes egin zuen, hala ere, baina antza denez, bere jarraitzaileek, etsipenak jota, hil egin zuten Dordoina eskualdean (768).
Dukearen porrotaren ondoren, Akitaniako jauntxoek eta buruzagi baskoiek men egin zioten Karlomagnori Bordele ondoan, eta Baskoniako eta Akitaniako dukerria bereizi egin ziren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Collins, "The Vaccaei, the Vaceti, and the Rise of Vasconia", 214
Bibliografia
aldatu- Oman, Charles. "The Dark Ages, 476–918". Londres: Rivingtons, 1914.
- Collins, Roger. "The Basques". Londres: Blackwell Publishing, 1990.
- Collins, Roger. "The Vaccaei, the Vaceti, and the rise of Vasconia". Studia Historica VI. Salamanca, 1988. Berrargitaratua "Law, Culture and Regionalism in Early Medieval Spain". Variorum, 1992. ISBN 0-86078-308-1.
- Collins, Roger. "The Arab Conquest of Spain, 710–97". Oxford: Oxford University Press, 1989. ISBN 0-631-15923-1.
- Collins, Roger. "Visigothic Spain, 409–711". Oxford: Blackwell Publishing, 2004. ISBN 0-631-18185-7.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Hunald Akitaniakoa |
Baskonia eta Akitaniako dukea 748-767 |
Ondorengoa - |