Peniophora quercina
Peniophora quercina Peniophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Peniophora quercina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Peniophoraceae |
Generoa | Peniophora |
Espeziea | Peniophora quercina Cooke, 1879 |
Sinonimoak: Thelephora quercina, Thelephora ciliata.
Deskribapena aldatu
Karpoforoa: Erresupinatua, hainbat zentimetroko luzerako plaka edo zarakarrez osatua dago. Gaztetan oso itsatsia egoten da zurarekin, baina lehortzean substratutik askatu egiten da ertzean, eta ertza gorantz okertzen da.
Himenioa: Kizkur samarra, gris-more kolorekoa edo arrosa-arre kolorekoa; beheko aldea arre-beltz kolorekoa da.[2]
Etimologia: Quercina epitetoa latinetik dator, artea esan nahi duen, "quercus" hitzetik. Bere habitatagatik
Jangarritasuna aldatu
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Peniophora limitata delakoarekin nahas daiteke, hau lizarretan hasten da. Peniophora rufomarginata espeziearekin ere bai, hau berriz ezkietan.
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkenean. Haritz, arte eta gaztainondoen adar hiletan garatzen da (Quercus robur, Quercus rotundifolia, Quercus pyrenaica, Fagus sylvatica, Castanea sativa).[4]
Banaketa eremua aldatu
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Uzbekistan, Japonia.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 590 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 322 or. ISBN 84-282-0865-4..