Ireki menu nagusia

Pelasgo (Gearen semea)

Greziar mitologian Pelasgo (antzinako grezieraz: Πελασγός, Pelasgós) heroi bat izan zen, Peloponesoko pelasgo izen bera zeramaten Greziako lehendabiziko biztanleetakoen arbasotzat hartua. [1] Pausaniasek kontatzen du bere garaiko arkadioek bete-betean sinesten zutela Pelasgo Arkadiako lehen biztanlea izan zela[2] eta haren erreinaldian lurraldeari Pelasgia izena eman zitzaiola.[3]

Pelasgo (Gearen semea)
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Zeus
Ama Niobe Itzuli
Ezkontidea(k) Deianira Itzuli, Cyllene Itzuli eta Meliboea Itzuli
Seme-alabak Likaon eta Temenus Itzuli

Beste etorki batzukAldatu

Antzinako iturrietan Pelasgoren etorkiari buruzko beste tradizio batzuk jasotzen dira:

Pelasgoren eginakAldatu

Errege izendatuta, lehen biztanleei erakutsi zien hotzetik nola begiratu, etxolak eraikitzen, artilezko jantziak egiten eta fruituak jaten, bereziki haritzaren ezkurrak (arkadiarrak jateko honegatik ezagunak ziren).[8]

Likaon Pelasgoren semea izan zen [9][10] eta Melibea ozeanidearena [11] edo, beste batzuen arabera, Zilene oreadearena[12] edo Deianirarena, zeinarekin Temenoren aita izan baitzen.[13][14]

ErreferentziakAldatu

  1. Pseudo-Apolodoro, Biblioteka mitologikoa II.1.1.
  2. Pausanias, Greziaren deskribapena, VIII.1.4
  3. Pausanias, op. cit. VIII.I.6
  4. Pseudo-Apolodoro, op. cit. III.8.1. Akusilaoren 2F 25 zatia FGrHn
  5. Fragments grecs in Hermann Diels, Die Fragmente der Vorsokratiker (1906), 73: “Akusilaos”. Cf. 11. (17)
  6. Apolodoro, II.1.1 eta III.8.1
  7. Kinkel, Gottfried (Leipzig, 1877), Epicorum Graecorum fragmenta, 1. lib., 8. zatia http://www.archive.org/details/epicorumgraecor02kinkgoog
  8. Pausanias, op. cit. VIII.1.5-6
  9. Pausanias, VIII.2.1
  10. Higino, Fabulak CCXXV.2
  11. Apolodoro, III.8.1
  12. Apolodoro, III.8.1
  13. Dionisio Halikarnasokoa, Erromako antzinako gauzak I.11.2
  14. Pausanias, VIII.22.2

Kanpo estekakAldatu