Pedro Hurtado de Mendoza (teologoa)
filosofo espainiarra
Pedro Hurtado de Mendoza (Balmaseda, Bizkaia, 1578 – Madril, Espainia, 1651ko azaroaren 10a) bizkaitar teologoa izan zen. Filosofia eta teologiako irakasle izan zen Iruñea, Valladolid eta Salamancako unibertsitateetan. Kontraerreformaren teologo izateagatik nabarmendu zen, batez ere. Luteroren dotrinak gogor salatu zituen Aristotelesen filosofiaren aldeko zen Hurtado de Mendoza.
Pedro Hurtado de Mendoza (teologoa) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Balmaseda, 1578 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 1651ko azaroaren 10a (72/73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Obra nagusiak
aldatu- Comentarios in universam Philosofhiam (sei argitalpen, lehena 1624. urtean).
- Comentarios de Fide, Spe et Charitate, De Incarnatione Verbi Divini Tomo I, De Incarnatione Verbi Divini Tomo II, Comentarios in primam partem S. Thomae.
- Disputationes de ente transnaturale (lau liburuki, 1626).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.