Ireki menu nagusia

Pedro Fontecha Salazar (Nograro, Gaubea, Araba, c.1673 - Bilbo, Bizkaia, 1753) legelaria izan zen. Espainiako Errege Kontseiluko abokatua, Gernikako Batzar etxeko kidea eta Bizkaiko Jaurerriko aholkularia izan zen 1718. urtetik aurrera. Foruzalea zen, eta Escudo de la más constante fe y lealtad del muy noble Señorío de Vizcaya azterlana egin zuen. Aipaturiko obra XVIII. mendean argitaratu zen lehen aldiz. Geroago ere argitalpen berriak izan zituen, Bizkaiko Diputazioak eskaturik. Liburua Espainiako Gobernuak bahitu zuen, foruen aldezte sutsua egiten zuelako Fontechak lan horretan.

Pedro Fontecha
Bizitza
Jaiotza Nograro, 1673
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza 1753 (79/80 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Fontecharena da, halaber, Verídica y puntual representación al muy Leal Señorío de Vizcaya contra el manifiesto de D. Joseph de Zavala y Miranda (1743-1744) obra. 1990ean, Roman Basurto historialariak argitaratu zuen Fontecharen liburuen ondarea, testamentuan ageri den bezala: La biblioteca de Pedro Fontecha Salazar (Gasteiz, 1990).

ErreferentziakAldatu