Pazko arrautza, Pazko Eguneko usadio gastronomiko bat da. Honetan, jendeak elkarren artean arrautzak trukatzen dituzte, gaur egun nagusiki txokolatezko arrautzak. Kolore deigarri eta marrazki atseginez apaindutako estalkiez bilduak izaten dira.

Pazko arrautzak.

Berez, paganismoan jatorria duen usadioa dela uste da, ondoren kristautasunak bereganatua. Zenbait teorien arabera, Historiaurrean, eta zehazkiago Izozte Handiaren garaian jatorria izango luke, negu gorri eta latzaren ondoren, jada aurrez pilatutako jana agortzear zegoela, udaberriaren hasierarekin hegoaldetik hegaztiak hegaz zetozen unekoa, gizakiek beren arrautzak urtean lehenbizikoz jatzen baizituzten. Arrautz jate hau erritual bilakatu eta neguaren amaiera eta udaberriaren hasiera adieraztera igaro zen.

Gaur egun, Europa eta Amerikako herrialde askotan burutzen den ospakizuna da, tartean Erresuma Batua, Irlanda, Frantzia, Alemania, Eskandinavia, Italia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Bulgaria, Polonia, Grezia, Serbia, Ukrania, Lituania, Errusia, AEB, Argentina, Txile eta Uruguai, bai eta Asiako Txipre eta Libanon ere.


Kanpo estekak aldatu