Nivola
Nivola Miguel Unamuno (1864-1936) idazleak sortutako kontzeptua da. Horrekin bere eleberriak haren garaian, hau da, XIX. mendearen bukaeran ohikoak ziren nobeletatik, batez ere eleberri errealistetatik eta klasikoetatik, bereizi nahi zuen. Kontzeptua ez zen gehiegi zabaldu eta gaur egun bakarrik Unamunoren eleberri batzuk definitzeko balio du.
Kontzeptuaren zergatiak
aldatuUrte haietan eleberri batek bete behar zituen arauak oso zehatzak eta estuak ziren: gai zehatzak, denbora eta ekintzaren lerro zehatzak, gizartearen konbentzioak azaldu... Unamunoren helburua desberdina zen: egitura horretatik haratago, bere liburuak ideien inguruan antolatuta zeuden eta, emaitzak aztertzeko garaian, ez zuen planteamendu eta arau horietatik epaitua izan nahi. Horregatik "nivola" kontzeptua sortu zuen, bereak beste motatako eleberriak zirela adierazteko. Haren hitzetan nivolak «relatos dramáticos acezantes, de realidades íntimas, entrañadas, sin bambalinas ni realismos en que suelen faltar la verdadera, la eterna realidad, la realidad de la personalidad» dira.
Nivolaren ezaugarriak
aldatu- Eleberria filosofiarekin nahasten da.
- Literatura eta errealitatearen arteko mugak lausotzen dira. Pertsonaiak egilearen ametsak dira, gizakiak Jainkoaren ametsak diren moduan.
- Deskribapenak, kokapena, garaia azaltzeak ez du interesik.
- Eleberriaren ekintza oso eskasa da; garrantzitsuena pertsonaien gatazkak azaltzea da.
- Eleberriak ez du aurretik ikusitako plan bat jarraitzen, pertsonaiek eraikitzen dute.
- Garrantzitsuena ez da kanpoko forma, edukia baizik. Bere nobela batzuk, esaterako Amor y pedagogía, tesi nobelatik gertu daude.
- Lengoaia poetikoa da eta, sarritan, umore garratza erakusten du.
- Psikologiaren ikuspuntik pertsonaiak ez daude landuak. Unamunoarentzat pertsonaia bakoitzak pertsonaliatearen ezaugarri bat erakusten du, beste sakontasunik gabe. Ondorioz, haien pertsonaiak lauak dira. Protagonista bakoitzak ideia baten edo grina baten hezurmamitze bat da: Tula, amatasunaren grina, adibidez.
- Unamunoren eleberriak, haren hitzetan, sortze "bibiparo" dute, tradizionalak, ordea, sortze "obiparo dute. Zer esan nahi du horrek? Unamunoren ustez eleberri errealistak obiparoak dira, egileak poliki-poliki sortzen ditu; haren eleberriak, aldiz, azkar jaiotzen dira, plangintza bat jarraitu gabe, viviparoak dira.[1][2]
Unamunoren nivolak
aldatuHauek dira nivola bezala sailkatu daitezkeen liburuak:
- Amor y pedagogía (1902)
- Niebla (1914)
- Abel Sánchez (1917)
- La tía Tula (1921)
Sailkapen honetatik kanpo gelditzen da, besteak beste, Unamunoren eleberri nagusia: San Manuel Bueno, mártir. Espezialisten ustez azken lan horretan pertsonaien azterketa psikologikoak garrantzi handia du; egia esateko eleberri psikologiko bezala sailkatu daiteke. Istorioaren girotze lana ere oso sakona da.
Bibliografia
aldatu- Francisco Ayala, Francisco: La Novela: Galdós y Unamuno, Seix Barral, Bartzelona, 1974.
- Ignacio Elizalde: Miguel de Unamuno y su novelística, Zarautz, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1983.
- Agnes Moncy: La Creación del personaje en Miguel de Unamuno, La Isla de los Ratones, Santander, 1963.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Nivolari buruzko artitulua Espainiako El Mundo egunkarian.
- (Gaztelaniaz):Kontzeptuaren sorrera.