Pauline Harmange

idazlea eta feminista

Pauline Harmange (Lille, 1994ko abenduaren 6a) frantziar idazlea eta feminista da.

Pauline Harmange

Bizitza
Jaiotza1994ko abenduaren 6a (30 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaLille
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, saiakeragilea, aktibista eta feminista
Lan nabarmenak
Mugimenduafeminismo erradikala

uninvincibleete.com
IMDB: nm13357138 Twitter: aPaulineR Instagram: apauliner Edit the value on Wikidata

Nazioarteko hedabideetan oihartzun handia izan zuen 2020an Pauline Harmangek argitaratu zuen Moi les hommes, je les déteste (Nik gizonak gorroto ditut) saiakerak; 450 ale argitaratu zituen, eta egun gutxiren buruan agortu zen, argitaratu eta berehala Emakumeen eskubideez arduratzen den ministerioak liburu hori saltzea debekatu ondotik.

Biografia

aldatu

Pauline Harmange 1994ko abenduaren 6an sortu zen; haren ama latineko irakaslea da, eta aita frantsesekoa. Lillen bizi da. Feminista da, eta bortxaketen eta sexu-erasoen biktimei laguntzen dien elkarte bateko kidea (L'Échappée).[1][2][3]

Moi les hommes, je les déteste

aldatu

Moi les hommes, je les déteste saiakera 2020ko abuztuaren 19an argitaratu zuen, 450 aleko tirada batekin, Monstrograph mikroargitaletxea asoziatiboarekin (Martin Pagek eta Coline Pierrék sortua).[4][5]

Edukia

aldatu

96 orrialdeko lan horretan, Pauline Harmangek misandria defendatzen du, bere ustez kaltegabea (inoiz ez duelako inor hil) eta zilegia baita, biolentzia sistemikoaren jatorrian legokeen misoginiaren aurrean.[6] Hala ere, ez da gorrotorako deia.[7] L'Obs kazetak liburua kaltegabetzat jo zuen, nahiz eta «izenburu zirikatzailea izan», eta Libération egunkariak «gizonekiko gorroto alaia, ahizpatasun emantzipatzaile batera daramana» aipatu zuen.[8][6] La Vanguardia egunkariak izenburu erakargarriaz eta hausnarketara eramaten duen testuaz hitz egin zuen, eta adierazi zuen idazleak egiten duen bekatu bakarra dela «utopia gehiegizkoa» eskatzea gizonekiko harreman orekatuak eta emakumeen arteko elkartasuna erreklamatze duenean.[2] Harmangeren arabera, misandriak ahizpatasuna sorraraz dezake.[1]

Polemika

aldatu

2020ko abuztuaren 31n, Mediapartek agerian utzi zuen Ralph Zurmélyk, Emakumeen eskubideez arduratzen den ministerioako proiektu-zuzendariak, liburuaren argitaratzaileak akusazio penalarekin mehatxatu zituela, «misandriari oda» izateagatik liburua.[9][5][10] Editoreari bidalitako mezu elektroniko batean, adierazi zuen: «Hala ere, gogorarazi nahi dut sexuagatiko gorrotoa probokatzea delitu penala dela! Ondorioz, eskatzen dizut liburu hau berehala kentzeko zure katalogotik, akusazio penalaren zigorpean». Gerora ministerioa fiskaltzaren ekimenetik urrundu zen, Zurmélyk «ekimen pertsonalez eta ministerioarekiko guztiz independenteki» jokatu zuela esanez.[11] Gainera, Sormen Askatasunaren Behatokiak Ralph Zurmélyri eskatu zion bere planteamendua irauli eta barkamena eskatzeko.[12]

Polemikak Streisand efektua eragin zuen, eta komunikabideek ezarritako arretaren ondorioz, hasierako tirada agortu zen, eta 2500 ale gehiago argitaratu zituzten, bi asteren buruan saldu zirenak.[13][14] Editions du Seuil-ek liburua erosi zuen berriro argitaratzeko 2020ko urrian.[13] Gainera, Amerikako eta Ingalaterrako argitaletxeek itzultzeko eta argitaratzeko eskaintzak egin zituzten.[13] 2021eko urtarrilean, 17 hizkuntzatara itzultzeko eskubideak saldu ziren.[15]

Nazioarteko hedabideen izandako esposizio horren ostean, Pauline Harmange ziberjazarpenaren biktima izan zen.[15] Myriam Leroy eta Florence Hainaut kazetariek ekoiztutako #salepute dokumentalean eman zuen bere testigantza.[16]

Argitalpenak

aldatu

Banakako argitalpenak

aldatu

Lan kolektiboak

aldatu
  • Eve Crambreleng, Alizée Vincent, Klaire fait Grr, Élise Thiébaut, Lauren Malka, Marie Kirschen, Pauline Harmange, Ovidie, Kiyémis, Amandine Dhée, Fiona Schimdt, Camille et Justine, Mathilde Larrère, Valérie Rey-Robert, Paul B. Preciado, Marie Sauvion, Rebecca Amsellem eta Élodie Shanta; Mirion Malleren azala, Survivre au sexisme ordinaire, Librio, 2021, 96 or. ISBN 9782290229903, online aurkezpena )
  • Lucile Bellan, Douce Dibondo, Daria Marx, Fatima Ouassak, Pauline Harmangeren zuzendaritzapean, Kiyémisen poemekin, Txantiloi:Ouvrage, Hachette Pratique, 2022ko urriaren 12a, 159 or. (ISBN 978-2-01-946310-6)
  • Aïda N'Diaye, Alexia Boucherie, Catherine Corsini, Cédric Herrou, Christophe Deval, Claire Richard, Diane Saint-Rquier, Étienne Klein, Grace Ly, Illana Weizman, Jane Sautière, Jeanne Burgart Goutal, Julie Pagis, Juliette Rousseau, Kévi Donat, Louise Delavier, Louise Tourret, Mathilde Larrère, Maxime Donzel, Mickaël Labbé, Miguel Shema, Océan, Olympe de G., Pauline Harmange, Rokhaya Diallo, Sam Bourcier, Shirley Souagnon, Sophie Côté, Tal Madesta, Warda Khemilat; Alice Coffinen hitzaurrea, Bienvenue au Wokistan, Binge Audio Editions, 2022, 192 or.ISBN 978-2-4912-6009-5, online aurkezpena )

Erreferentziak

aldatu
  1. a b 'We should have the right not to like men': the French writer at centre of literary storm. 2020-09-10.
  2. a b ¿Es delito detestar a los hombres?. 2020-09-12.
  3. À propos. .
  4. « Moi, les hommes, je les déteste » : le livre qui fait polémique. 2020-09-02.
  5. a b “Moi, les hommes je les déteste” : un essai féministe bientôt censuré ?. 2020-09-01.
  6. a b « Moi les hommes, je les déteste » : le livre féministe menacé de censure. Quelle blague !. .
  7. French official's attempts to outlaw ‘I hate men’ book backfires as sales skyrocket. 2020-09-10.
  8. Cario, Erwan. (1er octobre 2020). Pauline Harmange : elle, les hommes, elle les déteste. .
  9. Barbier, Marie. Un livre féministe provoque un désir de censure au ministère de l’égalité femmes-hommes. .
  10. Flood, Alison. I Hate Men: Attempts to ban French pamphlet sends sales skyrocketing. .
  11. Censure : Moi les hommes, je les déteste, un manifeste féministe menacé d'interdiction. .
  12. "Moi les hommes, je les déteste" : un essai féministe menacé de censure. .
  13. a b c "Moi, les hommes je les déteste", le livre promis à un destin planétaire. 2020-09-16..
  14. «French official's attempts to outlaw ‘I hate men’ book backfires as sales skyrocket» France24 09-10-2020..
  15. a b Cappelle, Laura. (2021-01-10). «‘Moi les hommes, je les déteste’ met le doigt là où ça fait mal» The New York Times ISSN 0362-4331..
  16. Marie Baudet. (2021-03-11). #SalePute : quand le mépris des femmes se déverse sur les réseaux sociaux. .

Kanpo estekak

aldatu