Mediapart frantsesez argitaratzen den egunkari digitala da. Informazioaren ikuspegi jeneralista bat dauka eta egunkari independiente, zenbakizko eta partizipatibo bezala definitzen du bere burua.[1]

Mediapart
Motazenbakizkoa eta partehartzailea
Fitxa teknikoa
Hizkuntzafrantsesa, gaztelania eta ingelesa
Argitaratze lekuaParis, Frantzia
Historia
ZuzendariaMarie-Hélène Smiéjan
Editore-buruaStéphane Alliès eta Carine Fouteau
Identifikadoreak
ISSN2100-0735

www.mediapart.fr
Facebook: Mediapart.fr Twitter: Mediapart Mastodon: mediapart@mediapart.social Instagram: mediapart Youtube: UCdnaDhU-LDQrIEEmSIfq0-Q GitHub: mediapart Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

2008ko martxoaren 16an argitaratu zen lehen aldiz. Alde batetik, François Bonnet, Gérard Desportes, Laurent Mauduit eta Edwy Plenel (Le Monde-ko informazio-zuzendari ohia) kazetariek sortu zuten. Bestalde, Marie-Hélène Smiéjan eta Godefroy Beauvallet ere sorreran egon ziren.

Edukiak aldatu

Bereziki datuen kazetaritza lantzen duen egunkaria da. Ikerketak egiten dituzte eta horren inguruan txostenak argitaratzen dituzte. Egindako lanen artean dago Sarkozyk, Errepublika Frantseseko presidente ohiak, Kadhafi-ren alde egindako kanpainari buruzkoa, 2011 urtean.

Edukiak atal desberdinetan banatuta daude webgunean. Hiru zati nagusiak Le Journal, Le Studio eta Le Club dira, edukien izaeraren arabera. Le Journal-en (“Egunkaria”) idatzizko edukiak daude; Le Studio-n (“Estudioa”) ikus-entzunezko edukiak eta Le Club-en (“Kluba”) blogak eta eduki partizipatiboak bereziki.

Le Journal aldatu

Egunkariaren orrialde eta atal nagusia da, haiek ekoiztutako kazetaritza pieza idatziak argitaratzen dituena. Aldi berean, bost azpiatal dauzka, edukiaren arabera: International (nazioartekoa), France (Frantzia), Économie (ekonomia), Culture (kultura) eta Dossiers (txostenak).

Le Studio aldatu

Honetan ikus-entzunezko edukiak daude. Haien artean dokumentalak, podkastak, elkarrizketak eta bestelako bideo batzuk ekoizten ditu Mediapart-ek. Besteak beste, Le Studio-ren barruan, Panoramique azpiatala dago. Honetan gai baten inguruan sakonki aztertzen dituzten pieza eta erreportaiak daude, kasu gehienetan eduki multimedia desberdinekin konbinatuta: mapa infografikoak, grafikoak edota hizpide denaren dokumentu ofizialak.

Le Club aldatu

Atal honetan harpidedunei ematen zaie hitza. Blog izaera dauka eta parte hartzeko irekia dago. Harpidedunek hemen argitaratutakoa (testuak, bideoak, audioak…) edozein irakurlerentzat ikusgai dago. Honen helburua adierazpen pluralista da, hedabideen artean edukien inguruan eztabaidatzeko, sare sozialeko izaerarekin.

Ildo editoriala aldatu

Informazioa ikuspuntu jeneralista batetik lantzen duen egunkari independientea da. Bereziki politikarekin lotutako informazioa lantzen dute, ikuspegi ezkertiar batekin. Gainera, hedabidearen izaera independiente eta partehartzailea defendatzen dute bereziki. Horrela, prentsako eredu berri bat eskaini nahi dute.[2]

Zuzendaritza eta organigrama aldatu

Hiru zuzendaritza daude. Alde batetik, Marie-Hélène Smiéjan[3], zuzendari orokorra dena; bestetik, Edwy Plenel argitalpenen zuzendari eta presidentea; eta, azkenik, Zuzendaritza Editoriala Stéphane Alliès-ek eta Carine Fouteau-ek osatzen dutena. Horretaz gain, sailetan banatuta dago erredakzioa: nazioartekoa, politika, ekonomia, gizartea, kultura, ikerketa eta abar. Bestalde, administrazio eta finantzaketa arloan Cécile Sourd da zuzendaria.

Enpresa aldatu

Enpresaren sozietate mota Frantziako SAS (Société par actions simplifiée) da Mediaparteko Sozietate Editoriala (Société Editrice de Mediapart). Honen oinarria akzioetan banatutako kapitala da. Akzionistek estatutuetan adostutakoan oinarritzen da enpresaren funzionamendua. Gainera, fundatzaileak dira kapitala kontrolatzen dutenak. 1.958.930€-ko kapitala dauka.[4][5]

Negozio eredua aldatu

Ez dauka iragarkirik. Hori dela eta, harpidetzek ematen dizkieten diru sarrerekin funtzionatzen dute. Horrela, edukien zati handi bat ordainpeko harpidetzaren bidez ikusi daiteke. Eredu honekin hedabidearen eta haren edukien independentzia bermatzen da.

Hiru tarifa mota eskaintzen dituzte. Tarif normal (normala), 11€ hilabetero; Tarif réduit (murriztuta), 5€ hilabetero eta Tarif soutien (babes tarifa), 15€ hilabetero. Gainera, euro bat ordainduz gero, harpidetza normalaren lehenengo 15 egunak eskuratu daitezke.

Hedapena aldatu

Bereziki Frantziako hedabide bat da. Hala ere, espainolezko bertsioa (Mediapart Español) eta ingelesezko bertsioa (Mediapart English) dauzka, beraz, beste herrialde batzuetan hedatzeko aukera dauka ere. 2020ko abenduaren 31n 218.099 harpidedun zituen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Qui sommes-nous ?» Mediapart (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. Le projet Mediapart. .
  3. «Marie-Hélène Smiejan | MediaPart» presite.mediapart.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  4. (Frantsesez) Plenel, Edwy. «Comment Mediapart a construit son indépendance» Mediapart (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  5. (Gaztelaniaz) Gautier. (2019-02-12). «Société par actions simplifié (SAS) o Sociedad por acciones simplificada» Verdegay Abogados (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).

Kanpo estekak aldatu