Ireki menu nagusia

Paueko ediktua edo Nafarroa eta Biarno Frantziari lotzeko agiria Luis XIII.a Frantziakoa eta II.a Nafarroakoak plazaratu zuen 1620ko urriaren 20an. Ediktu honen bitartez Frantziako koroara uztartu zituen Nafarroa Beherea, Zuberoa, Bearno, Donezan eta Andorrako printzekide moduan zituen eskubideak. Ediktuak Nafarroako Parlamentua ere sortu zuen. Orduan Donapaleun kokatua zen Nafarroako kantzilertza eta Biarnoko gorteak desagertu egin ziren, eta erakunde komun berriari utzi zioten lekua.

Ediktua Luis XIII.a gaztea buruan zuen espedizio militar baten ondoren gertatu zen. Pauera helduta, Bearnoko Gorteen eta Nafarroako Kantzilertzaren gogoz bestela eta protesten artean, erregeak ediktua eman zuen bere tronutik.

AurrekariakAldatu

1589an Frantziako tronua bereganatu zuenean, Henrike III.a Nafarroakoak hainbat lurralde zituen: Nafarroako Erresuma (berez Nafarroa Beherea eta Zuberoa), Bearnoko bizkonderria, Foixko konderria, Andorrako ko-subiranotasuna, Périgord, Bigorra, Armagnac, Rodez eta Marsango konderriak, Limogesko bizkonderria, Vendôme eta Alençongo dukerriak eta eremuak Pikardian.

1590ean bere lurraldeak koroarekin bat ez egitea erabaki zuen. Horrek gatazkak sortu zituen Parisko Parlamentuarekin eta, hori zela eta, 1607ko uztailean plazaraturiko ediktu baten bitartez, bere ondasunak errege-jabetzako lur bilakatu zituen, Nafarroa, Bearno eta Donezan izan ezik. 1607ko lotura formal horrek lurraldeen administrazio berezitasunak errespetatu zituen. Henrikeren ondorengo eta semeak, berriz, muzin egin zion haren aitaren gogoari, eta Frantziako Koroarekin lotu zituen.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.