Bigorrako Konderria

Bigorrako konderria» orritik birbideratua)

Bigorrako Konderria (okzitanieraz: Comtat de Bigòrra; frantsesez: Comté de Bigorre) Erdi Aroko frantziar erakunde feudala izan zen, egungo Bigorra eskualdean zegoena. Hiriburua Tarbe zuen.

Bigorrako Konderria
Comtat de Bigòrra
IX. mendea – 1607
Konderri feudala
Bigorrako konderriko bandera

Bigorrako konderriko armarria

Gaskoinako feudoak 1150 inguru
Geografia
Kultura
Hizkuntza(k)Erdi Aroko latina
Antzinako okzitaniera
Historia
Aurrekoa
Baskoniako Dukerria
Ondorengoa
Frantziako Erresuma

Historia aldatu

Fakilene izeneko akitaniar printzesak Donatus Lupus bere semearentzat sortu zuen konderria.[1] Lehenengo kondearen aita Lope III.a Zentulo Gaskoiniakoa izan zen.[2] Jatorrizko konderriak laster feudo batzuk galdu zituen: lehenengo bi belaunalditan Lavedan, Aster, Aure eta Montaner galdu zituen.

XI. mendean lehenengo dinastia amaitu zen eta konderria Foixko kondeen eskuetara pasa zen. Ehun Urteko Gerran ingelesen eta frantziarren eskuetan izan zen.

Kondeen zerrenda aldatu

Bigorrako etxea aldatu

  • 840 – ??? Donatus Lupus I.a
  • ??? – 910 Lupus I.a
  • 910 – 930 Donatus Lupus I.a
  • 930 – ??? Erramun I.a Donatus
  • ??? – 980 Arnaldo
  • 980 – 1030 Gartzia Lupus
  • 1030 – 1038 Gersenda

Foixko etxea aldatu

Marsango etxea aldatu

Commingesko etxea aldatu

Montforteko etxea aldatu

Harrezkero, ondorengotza zalantzazkoa izan zen eta frantziar eta ingelesen eskuetan izan zen. 1360an, Bretignyko hitzarmenari esker frantsesek bereganatu zuten. 1407an, Bernardo VII.a Armagnacekoak Joanes I.a Foixkoari saldu zion eta hauen eskuetan bukatu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Mussot-Goulard, Renée. (1982). les princes de Gascogne. Lectoure.
  2. Settipani, Christian. (2004). La Noblesse du Midi Carolingien. Études sur quelques grandes familles d'Aquitaine et du Languedoc, du IXe au XIe siècles. Toulousain, Périgord, Limousin, Poitou, Auvergne. in: Occasional Publications / 5. Oxford: Linacre College, Unit for Prosopographical Research, 14, 16 or. ISBN 1-900934-04-3..

Kanpo estekak aldatu