Patxi Larrainzar

idazle eta ekintzaile nafarra
Artikulu hau idazle eta apaizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larraintzar (argipena)».

Patxi Larrainzar Andueza[1] (Errezu, Deierri, 1934ko irailaren 21Iruñea, 1991ko martxoaren 12) Euskal Herriko apaiz eta espainierazko idazlea izan zen.

Patxi Larrainzar
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Javier Larrainzar Andueza
JaiotzaErrezu1934ko irailaren 21a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1991ko martxoaren 12a (56 urte)
Hezkuntza
HeziketaComillasko Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa

Biografia aldatu

Deierriko Errezun jaioa, Frumencio izeneko anaia bikia du; jaiotzean ama hil zitzaien. Umetan orduan hazten ari zen Iruñeko auzoa den Arrotxapean bizi izan zen. Ikasketak hiriburuko Seminarioan eta Aita Santuaren Comillasko Unibertsitatean egin zituen. Apaiz bihurtuta, jaioterriko apaiz eta Irunberriko laguntzaile aritu zen Txilera joan baino lehen. Han Santiagoko Unibertsitate Katolikoan irakasle lanetan ibili zen.

Nafarroara itzuli eta Lergara bidali zuten apaiz eta gero bizitokia izan zuen Arrotxapeara. Oso popularra izan zen eta kristautasun aurrerakoiaren eta abertzaletasunaren defendatzailea zenez sarritan, frankismotik hasita, arazoak izan zituen eliza katolikoaren jerarkiarekin[2].

Lanak aldatu

Espainieraz idatzi zituen lan ugari; gehienek Nafarroa Garaiko egoera politiko-soziala, Iruñea edota erlijio katolikoaz zuen iksupegia jorratzen dituzte. Haietako bost Txalapartak argitaratu ditu.

Eleberriak aldatu

  • La provocación (1997)
  • Pecados veniales de un cura asilvestrado (1995).
  • Diario suburbano de Pamplona (1993).
  • El desertor (1993).
  • Adiós Monseñor (1992).
  • Pega, pero escucha (1990).
  • Pamplona se hunde y otros chandríos (1990).
  • Crónicas secretas del nuevo reino de Navarra (1986).
  • Es peligroso creer en Dios (1969). Txilen idatzita.

Antzezlanak aldatu

  • Carlismo y música celestial (1979).
  • Navarra sola o con leche(1979).
  • Pampilonia circus (1989).
  • Pamplona detrás del telón.
  • Utrimque Roditur.
  • Ensayo general para la conquista del cotarro; Opus Deiri buruz[3].

Bestelakoak aldatu

  • Apuntes históricos sobre la Rochapea (1981).

Bere omenez aldatu

Omenaldi gisa, Iruñeko Arrotxapea auzoko D ereduko eskola publikoari bere izena jarri zioten, Patxi Larrainzar[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaraz Larrainzar eta ez Euskaltzaindiak aholkatutako Larraintzar idatzi izan da eta hala izendatu dute bere omenez Arrotxapean dagoen eskola.
  2. Ezaugarriak bere omenezko blogean.
  3. Antzezlanak blogean.
  4. Patxilarrainzar.com.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu