Patricio Aylwin
Patricio Aylwin Azócar (Viña del Mar, Txile, 1918ko azaroaren 26a - Santiago, Txile, 2016ko apirilaren 19a) txiletar politikari eta legegizona izan zen.
Biografia
aldatuFalange Nazionala eta Alderdi Sozial Kristaua elkartzetik 1957an sortu zen Txileko Alderdi Demokrata Kristauaren sortzaileetako bat izan zen. Zortzi urte geroago, senatari aukeratua zuten eta Eduardo Frei Montalva presidenteari (1964-1970) loturik gelditu zen bere izena.
1971n Salvador Allenderen Unidad Popular alderdiak garaipena lortu zuenean, Senatuko buru izendatu zuten (1972an utzi zuen kargu hori). Hasieran, Augusto Pinocheten (1973-1990) aldeko zen Eskuineko Blokea osatu zuen. 1983-1984 bitartean, hauteskundeak egitea eta konstituzio politiko berria idaztea eskatzen zuen plataformaren buru izan zen Aylwin.
1990ean, aurreko urteko abenduko hauteskundeetan lortutako botoen % 55,2arekin, Txileko presidente konstituzional bihurtu zen, eta, lau urtez gobernatu ondoren, Eduardo Freik hartu zuen kargua 1994an.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patricio Aylwin |