Plana Baixa
La Plana Baixa Valentziar Herrialdeko eskualdea da. Iparraldean Plana Alta eta Alcalatén ditu, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Camp de Morvedre eta mendebaldean Alto Mijares eta Alto Palancia.
Plana Baixa | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Castelló / Castellón |
Hiriburua | Borriana |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 39°50′40″N 0°09′03″W / 39.8444°N 0.1507°W |
Azalera | 605,2 km² |
Mugakideak | Alcalatén, Alto Mijares, Alto Palancia, Camp de Morvedre eta Plana Alta |
Demografia | |
Biztanleria | 193.553 (2022ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 319,82 bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | katalan |
Eskualdeak 20 udalerri ditu, 605,20 km²ko azalera du eta 2008an 191.859 biztanle zituen. Hiriburua Borriana da eta udalerririk populatuena, ordea, Vila-real.
Udalerriak
aldatuUdalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Aín | 141 | 12,30 | 11,46 |
l'Alcúdia de Veo | 229 | 30,70 | 7,45 |
Almenara | 6 102 | 27,60 | 221,08 |
les Alqueries | 4 433 | 12,60 | 351,82 |
Artana | 1 990 | 36,30 | 54,82 |
Betxí | 5 890 | 21,40 | 275,23 |
Borriana | 35 433 | 47,20 | 750,69 |
Eslida | 936 | 18,10 | 51,71 |
Fondeguilla | 881 | 28,30 | 31,13 |
la Llosa | 951 | 10,00 | 95,10 |
Moncofa | 6 348 | 14,50 | 437,79 |
Nules | 13 693 | 50,50 | 271,14 |
Onda | 25 704 | 108,40 | 237,12 |
Ribesalbes | 1 342 | 8,60 | 156,04 |
Suera | 672 | 22,20 | 30,27 |
Tales | 890 | 14,50 | 61,37 |
la Vall d'Uixó | 32 864 | 67,10 | 489,77 |
Vila-real | 51 168 | 55,10 | 928,63 |
la Vilavella | 3 321 | 6,20 | 535,64 |
Xilxes | 2 844 | 13,60 | 209,11 |
Eskualdea | 195 382 | 605 km² | 323,68 bizt./km² |
Historia
aldatuGaur egungo eskualdearen mugak XX. mendearen azken hamarkadetan definitu ziren. Bi eskualde historikotako zatiak hartzen ditu: Plana eskualdeko zati bat eta Baix Espadà izenekoa. Emili Beüten 1934ko "Comarques naturals del Regne de València" lanean eskualde hauek agertzen dira.
Hizkuntza
aldatuEskualde osoko tokiko hizkuntza katalana da, salbuespen bakarrarekin: l'Alcúdia de Veo udalerrian dauden hiru herrietako batean (udalburu homonimoan) aragoieraren eraginpeko espainiera da; beste bietan (Veo eta Benitandús), Plana Baixako gainontzeko herrietan bezala, katalana da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.