Papuako Lurraldea australiar jabetza izan zen, Ginea Berria uhartearen hego-ekialdea hartzen zuena. 1883an, Queenslandeko gobernuak beretu zuen lurraldea Britainiar Inperioarentzat. Erresuma Batuko gobernuak uko egin zion anexioa berresteari, baina 1884an babes herri bat eratu zuen, Britainiar Ginea Berria izenarekin. 1905ean, Australiaren agindupean gelditu zen. Lehen Mundu Gerran, australiarrek uhartearen ipar-ekialdea (Alemaniar Ginea Berria) hartu zuten. Gerra ostean bi lurraldeak australiarren esku gelditu ziren, eta 1949an batu ziren, Papua eta Ginea Berriko Lurraldea eratuz. 1975ean, lurralde hori independizatu zen Australiatik, Papua Ginea Berria izenarekin[1].

Papuako Lurraldea
Territory of Papua
1883 – 1949
Britainiar kolonia
Papuako Lurraldeko bandera

Papuako Lurraldeko armarria

Geografia
Historia
Queenslandek beretu1883
Ginea Berriko Lurraldearekin elkartu1949

Erreferentziak aldatu

  1. British New Guinea. britishempire.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-10-19).

Kanpo estekak aldatu